Erdi Aroko Ekonomia, Gremioak eta Boterearen Hazkundea

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,35 KB

Gremioak: Erdi Aroko Lanbide Antolaketa

Erdi Aroan, hirien eta artisautzaren berriro agertzearekin batera, lanbide berean aritzen zirenen lana arautzen hasi zen.

Lanbide bereko eskubide eta interesen alde sortutako elkarteak ziren gremioak.

Gremioen Ezaugarriak

  • Lan guztiak (artisautza) arautzen zituzten.
  • Araudi zehatzak zituzten (langile mota, lan egiteko era).
  • Askotan, lanbide berekoak kale berean biltzen ziren (adibidez, zapatariak).
  • Hierarkia zorrotza zuten:
    • Maisua
    • Ofiziala
    • Ikaslea
  • Erregearekin lotura estua zuten.

Erdi Aroko Ekonomiaren Oinarriak eta Garapena

Erdi Aroa 476. urtetik 1453. urtera iraun zuen, eta aldaketa handiak gertatu ziren ekonomian.

Ekonomia Jarduera Nagusiak

Oinarrizko jarduera ekonomikoak hauek ziren:

  • Nekazaritza (oinarri nagusia)
  • Basogintza
  • Merkataritza
  • Abeltzaintza
  • Arrantza

Nekazaritzako Hobekuntzak

Nekazaritzan izandako aldaketek ekoizpena handitu zuten:

  • Txanda sistema (laborantza txandaketa).
  • Hazien aukeraketa.
  • Animalien erreminten erabilera hobetzea.
  • Lurrak birpopulatzea.

Hobekuntza horiei esker, soberakinak sortu ziren, eta horrek merkataritza eta artisautza indartu zituen hirietan (feria eta azokak).

Antolaketa Ekonomikoa

  • Artisautza: Gremioak sortu ziren, artisauen eskubideak defendatu, antolatu eta bultzatzeko.
  • Abeltzaintza: Mestak sortu ziren (abere ugari zituzten abeltzainek osatutako elkarteak). Mesta elkarteek beren eskubideak defendatzen zituzten nekazarien aurrean (lur kopuruaren inguruko gatazkak).

Ekonomiaren Garapenaren Ondorioak

Erdi Aroko ekonomiaren hobekuntzek ondorio garrantzitsuak izan zituzten gizartean:

  1. Energia mota berriek eta lurra lantzeko sistemen hobekuntzak nekazaritzako ekoizpena hobetu zuten. Horrek demografiaren igoera ekarri zuen, elikagaiak ugaritzeak hilkortasun maila jaitsi baitzuen.
  2. Elikagaiak ugaritzeak soberakinak sortzea eragin zuen. Salerosketek lan banaketa sortu zuten, eta horrela merkataritza eta artisautza garatu ziren.
  3. Merkataritzako eta artisautzako gaiak salerosteko guneak hirietan finkatzen joan ziren. Gune horiek burgo izena hartu zuten, eta bertako pertsonei burgesia deitu zitzaien.
  4. Itsas garraioen hobekuntzek kostaldean merkataritza ugaritu eta hiriak birsortu zituzten.
  5. Artisautzaren garapenak artisauak gremioetan biltzea eragin zuen.

Monarkiaren Boterea Handitzeko Bideak

Erregeek beren boterea sendotzeko hainbat estrategia erabili zituzten:

  • Lurraldeen hedapena: Jauntxoei lurralde boterea murrizten saiatu ziren, askotan borroken bidez.
  • Legedia: Legeak ezarri zituzten biztanleei pribilegioak emanez eta jauntxoen boterea murriztuz. Horrela, hiribilduak beren menpe hartu zituzten.
  • Botere ekonomikoa sendotzea: Burgesiaren laguntza lortu zuten (nobleziaren ihesa errazteagatik) eta zergak ezarri zituzten.
  • Administrazioa zentralizatzea: Monarkiarekiko leialtasuna areagotu eta boterea zentralizatu zuten.