1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: testua eta azterketa
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,72 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek 1894ko maiatzaren 24an Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako Euskeldun Batzokijaren Estatutuak aztertzen ditu. Sabino eta Luis Arana anaiekin lotutako testu historiko, juridiko eta politiko honen edukia, helburua eta 8 artikuluak azaltzen ditu. Gainera, testuingurua azaltzen du: Berrezarkuntza garaia eta Euskal Herriko abertzaletasunaren sorrera.
Puntos clave
- Estatutuak 1894ko maiatzaren 24an Bizkaitarra aldizkarian argitaratu ziren.
- Lehen batzokiaren funtzionamendua arautzea zen helburu nagusia.
- Dokumentuak 8 artikulu ditu, Jaungoikoa eta Lege Zaharra defendatzen dituztenak batzeko helburuarekin.
- Testua Sabino Arana eta Luis Arana anaiekin lotzen da, Begoñako batzokia eta Bizkaitarra sortu zituztelako.
- Garai hartan Espainian Berrezarkuntza sistema zegoen, Maria Kristina erreginorde zela.
- Arana anaiek abertzaletasuna sustatu eta EAJ sortu zuten, JEL lemarekin.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Aztergai dugun dokumentua 1894ko maiatzaren 24an Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako Euskeldun Batzokijaren Estatutuak dokumentua da. Lehen mailako testu historikoa da, garaian bertan idatzi eta interpretaziorik izan ez duelako. Formari dagokionez, juridikoa da, legearen aurrean balioa duten estatutuak direlako, eta eduki aldetik politikoa, gai politiko-kulturalak lantzen baitira. Bestalde, testu publikoa eta objektiboa da, Bizkaitarra aldizkarian argitaratu baitzen herritar guztientzat, euskal nazionalistentzat besteak beste. Honen helburu nagusia lehen batzokiaren funtzionamendua arautzeko estatutuak idatzi eta finkatzea da. Testua sinatu gabe argitaratu bazen ere, ia seguru esan daiteke Sabino Arana eta Luis Arana direla; izan ere, haiek sortu zuten Begoñako batzokia (lehen batzokia) eta Bizkaitarra aldizkaria. Arana anaiek abertzaletasuna sustatu eta EAJ sortu zuten, Jaungoikua eta Lagizarra (JEL) lemarekin.
Egilea(k) eta Testuingurua
Sabino Arana politikaria eta idazlea izan zen, Bizcaya por su independencia (1892) lanarekin hasi zen idazten historia, politika eta hizkuntza hizpide hartuta. Agerian geratu ziren haren pentsamoldeko independentzia, abertzaletasuna, katolizismoa eta euskal arrazaren garbitasuna. Hala, hainbat euskal ikur eta hitz asmatu zituen euskaldunen alde.
Gazte hil zenean, bere anaiak, Luis Aranak, hartu zuen alderdiaren gidaritza, erradikalegia izateagatik bota zuten arte.
1894an argitaratu zen dokumentu hau Bilbon, Espainian Berrezarkuntza sistema finkatuta zegoenean. Une zehatz honetan Berrezarkuntza bere bigarren fasean zegoen, Maria Kristina Habsburgo erreginorde zenean. Politikan txandakatze sistema bat zegoen ezarrita eta kontserbadoreak eta liberalak zeuden agintean. Garai honetan Espainiak hazkunde ekonomiko handia izan zuen, gehienbat Euskal Herrian eta Katalunian; hain zuzen ere, mugimendu nazionalistak indarra hartu zuen bi lurralde horietan. Horren arrazoia zen liberalismoa ezarri zenetik Espainian antolamendu zentralista bat ezarri nahi zela eta Euskal Herriak eta Kataluniak aurretik zituzten berezitasun historikoak kentzen joan zirela, horrela bertako biztanleria gehiena haserretuz.
Estatutuen Analisia
Barne analisiari dagokionez, 8 artikulu daude eta honako ideia hauek dira aipagarrienak:
- 1. artikulua: Batzokiaren helburua adierazten da: Jaungoikoa eta Lege Zaharra defendatzen zituztenen batasuna bultzatzea.
- 2. artikulua: Bizkaiko elkarte nagusia sortzeko asmoa adierazten da eta hau sortzean, Sabino Aranak idatzitako estatutuak bete beharko direla batzokiaren barruan.
- 3. artikulua: Bizkaiak katoliko, erromatar eta apostoliko izan behar zuela bizitzako arlo guztietan.
- 4. artikulua: Lege Zaharra: Foruak eta tradizionalismoa berreskuratzeko nahia adierazten da. Horiei esker birsortu behar zela Bizkaia, euskal arrazako familiekin eta euskara hizkuntza ofizial gisa.
- 5. artikulua: Nazionalismoaren zutabeak Bizkaian elkartu nahi ziren, era harmonikoan.
- 6. eta 7. artikuluak: Bereizi egiten direla Jaungoikoa eta Lege Zaharra; Jaungoikoa legearen eta gizarte zibilaren gainetik dagoela.
- 8. artikulua: Bizkaiak bat egin behar duela Euskal Herriko gainontzeko sei lurraldeekin eta Euskal Herria sortu behar dela: Araba, Nafarroa, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa eta Bizkaia.
Preguntas frecuentes
Noiz argitaratu ziren Euskeldun Batzokijaren Estatutuak?
1894ko maiatzaren 24an argitaratu ziren Bizkaitarra aldizkarian. Testua sinatu gabe argitaratu zen.
Zein da Euskeldun Batzokijaren Estatutuen helburu nagusia?
Lehen batzokiaren funtzionamendua arautzeko estatutuak idatzi eta finkatzea. Batzokiaren helburua Jaungoikoa eta Lege Zaharra defendatzen zituztenen batasuna bultzatzea da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.