Al-Andalus: Emirerria eta Kordobako Kalifa-herria (714-1031)

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,43 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Al-Andalusen historia laburtzen du, musulmanen konkistetatik Kordobako Kalifa-herriaren amaierara arte. Emirerri menpeko eta independenteko garaiak, Abd ar-Rahman III.aren agintaldia eta Medina Azahara kalifa-hiria azaltzen ditu. Ikasleak garai bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta arazoak ikasiko ditu.

Puntos clave

  • 714-756 bitartean Al-Andalus Damaskoko Omeiatar kalifatuaren menpe zegoen emirerria zen.
  • 732. urtean Poitiersko borrokan frankoek musulmanak garaitu zituzten.
  • 756an Abd ar-Rahman I.ak emirerri independentea sortu zuen eta Abbastar kalifari obeditzeari utzi zion.
  • 912an Abd ar-Rahman III.ak tronua hartu zuen, eta krisia gainditzeko lanean hasi zen.
  • Kalifa-herria 929an sortu zen, eta Kordoba Islamiar munduko hiri aurreratuenetako bat bihurtu zen.
  • Medina Azahara 936-976 urte bitartean eraiki zen, eta 2018an Gizateriaren Ondare izendatu zuten.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Al-Andalus: Emirerri Menpekoa (714-756)

Al-Andalus izena jarri zieten mendean hartutako lurraldeei eta Kordoba izendatu zuten hiriburu. Musulmanek konkistekin jarraitu zuten eta Pirineoetatik gorago erasoaldiak egin zituzten, baina 732. urtean Poitiersko borrokan frankoen aurka garaituak izan ziren. Horren ondorioz, musulmanek Galiako (Frantziako) lurraldeetan zituzten konkistak utzi zituzten. Kordoban, 751. urtean, Abd ar-Rahman I.a emir izendatu zuten.

Kordobako Emirerri Independentea (756-929)

Abd ar-Rahman I.ak estatu berri bat sortu zuen, eta Kordobako emirrak Abbastar Kalifari obeditzeari utzi zion. Islamiar inperioaren hiriburua Bagdad zen. Abd ar-Rahman I.ak Al-Andaluseko lurraldeko administrazioa berrantolatu zuen eta armada iraunkor bat sortu zuen.

Al-Andalusen historiako lehen garai hauek gatazkatsuak izan ziren, hainbat arazo zirela medio:

  • Emirren mugako lurraldeetako gobernadoreen altxamenduei aurre egin behar zieten. Mérida, Toledo eta Zaragoza oso gune militarizatuak bihurtu zituzten.
  • Herrialdean arazo sozialak sortu ziren, zergak igo zituztelako.
  • Frankoen eta Iberiar Penintsulako iparraldean babestu ziren kristauen erasoaldiak jasan behar izan zituzten.

Kordobako Kalifa-herria: Antolamendua eta Goren Aldia (929-1031)

X. mendearen hasieran, emirerria krisi larrian zegoen. 912. urtean, Abd ar-Rahman III.ak hartu zuen tronua, eta barneko matxinadei eta kristauen erasoaldiei aurre egin behar izan zien.

Abd ar-Rahman III.a kalifak gobernatzeko laguntza jaso zuen: hajib (lehen ministroa) eta bisir (ministroak). Valiak ziren probintziak (Zaragoza, Toledo eta Méridako mugako markak edo lurraldeak) gobernatzen zituztenak.

Abd ar-Rahman III.aren ondoren, bere semeak gobernatu zuen, Al-Hakam II.ak. Honek kultura eta artea sustatu zituen, eta bere garaian Islamiar munduko hiri aurreratuena Kordoba izan zen.

Medina Azahara: Kalifa-hiria

Abd ar-Rahman III.ak Kordobatik kanpo harresiz inguratutako hiri bat eraikitzea erabaki zuen, bere bizileku eta gobernu egoitza gisa erabiltzeko. 936-976 urte bitartean eraiki zen Medina Azahara hiria. Hiria Omeiatar dinastiaren boterearen sinbolo bilakatu zen, eta bertan Kalifa, Estatuko agintari nagusiena, idazkari eta zerbitzari asko bizi ziren.

Medina Azahara multzo arkitektonikoa 2018. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuten.

Preguntas frecuentes

Noiz eta nola sortu zen Kordobako Kalifa-herria?

929an Abd ar-Rahman III.ak kalifa titulua hartu zuen, emirerri independentea kalifa-herri bihurtuz. Garai horretan Kordoba mundu islamiarreko hiri aurreratuenetako bat izan zen.

Zer da Medina Azahara?

Abd ar-Rahman III.ak Kordobatik kanpo eraiki zuen harresiz inguratutako hiria da, bere bizileku eta gobernu egoitza gisa. 936 eta 976 artean eraiki zen eta Omeiatar dinastiaren boterearen sinbolo bilakatu zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan garaitu zituzten frankoek musulmanak Poitiersko borrokan?
2. Nor izendatu zuten emir Kordoban 751. urtean?
3. Zein izan zen Islamiar inperioaren hiriburua Abd ar-Rahman I.aren garaian?
4. Zein kalifak sustatu zituen kultura eta artea?
5. Noiz eraiki zen Medina Azahara?
6. Zein urtetan izendatu zuten Medina Azahara Gizateriaren Ondare?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.