Karlismoa eta foru-liberalismoaren gatazka (1833-1876): gerrak eta Kontzertu Ekonomikoa
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,39 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak karlismoaren ideologia eta oinarri soziala azaltzen ditu, eta lehen, bigarren eta hirugarren gerra karlistak, Bergarako Hitzarmena eta foruen murrizketa liberala aztertzen ditu. Azkenik, 1876ko Legearen ondorioz sortutako Kontzertu Ekonomikoen ezaugarriak eta iraupena azaltzen ditu.
Puntos clave
- Karlismoa absolutismoaren, zorrozkeria erlijiosoaren eta foru-pribilegioen defentsan oinarritu zen, nekazarien zati handi batek osatuta.
- Lehen Gerra Karlista (1833-1839) batez ere Euskal Herrian garatu zen, eta Zumalakarregi buruzagia izan zen armada osatzen.
- 1839ko Bergarako Hitzarmenak Isabel II.a erreginatzat onartu zuen eta foruak berretsi zituen.
- 1841eko Ley Paccionadarekin Nafarroa erresuma izatetik probintzia izatera igaro zen eta Kontzertu Ekonomikoa lortu zuen.
- Bigarren Gerra Karlista (1846-1849) Katalunian, Aragoin eta Maestrazgon izan zen indartsuena, eta Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876) Karlos VII.aren aldeko borrokan oinarritu zen.
- 1876ko uztailaren 21eko Legeak zerga-pribilegioak amaitu zituen eta Kontzertu Ekonomikoen sorrera erraztu zuen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
1. Karlismoa: Ideologia eta Oinarri Soziala
Erregimen Zaharreko absolutismoa, zorrozkeria erlijiosoa eta foru zein pribilegio feudalen defentsa ziren karlismoaren ezaugarri ideologiko nagusiak.
Karlismoa eta oinarri soziala
Karlistak absolutista amorratuak ziren, eta nekazarien zati handi batek osatzen zuen mugimendua. Karlismoa mugimendu kontrairaultzaile, herrikoi eta nekazaria izan zen.
Karlismoa eta foruak
Euskal Herrian, Nafarroan, Katalunian eta Aragoin foruen defentsa funtsezkoa zen karlismoaren bandoan sartzeko, liberalismoak Konstituzioa ezartzerakoan foruen berezitasunak mehatxatzen zituelako. Foru-sistema ez zetorren bat euskal burgesiaren interesekin, Espainiako merkataritzarekin bat egin nahi zutelako, aduanak kostaldera eramanez. Politikan, hirietako burgesia baztertuta geratzen zen erabakiak hartzerakoan; ondorioz, burgesiak liberalismora jo zuen. Bere asmoa foruak sistema liberalera egokitzea eta foru-erakundeen kontrola lortzea zen.
Karlismoaren kokapen geografikoa
Euskal probintzietan, Nafarroan, Katalunia barnealdean eta Aragoi hegoaldeko Maestrazgoko eskualdean izan zuen indar handia karlismoak.
2. Lehen Karlistada (1833-1839)
Fernando VII.a hiltzean, bere anaia Karlosek koroa erreklamatu zuen. Zenbait tokitan Karlosen aldeko altxamendu armatuak izan ziren, gerra zibila hasiz.
- Gerraren ezaugarriak: Ez zen ondorengotza gatazka hutsa izan; bi egitura ekonomiko, politiko eta sozialek elkar jo zuten.
- Nazioarteko laguntza: Potentzia absolutistek karlistei laguntza “morala” eman zieten soilik. Liberalek, ordea, potentzia liberalen laguntza materiala izan zuten.
- Gerraren bilakaera: Lehen gerra karlista batez ere Euskal Herrian garatu zen. Gerrillen erasoen taktika erabili zuten karlistek, Zumalakarregik armada osatu arte.
Gerraren fase nagusiak
- 1833-1835: Lehenengo altxamendu karlistek huts egin zuten, baina 1833ko azaroan Zumalakarregik buruzagitza hartu eta 30.000 boluntarioz osatutako armada eratu zuen. Karlos V.ak, errege gisa, Lizarran gortea ezarri eta gobernua osatu zuen, foruak zin eginez eta Oñatiko Unibertsitatea bultzatuz. Zumalakarregik Gasteiz hartu nahi zuen lehenik, eta gero Madrilera joan, baina Karlosek Bilbo setiatzeari ekin zion. Setioak porrot egin zuen: 1835ean Esparterok hesia hautsi eta Zumalakarregi hil zen.
- 1835-1837: 1837an Madrilera hurbildu zen Karlosek gidaturiko espedizioa, baina porrot egin zuen. Karlismoak agerian utzi zuen ezin zuela boterea armaz eskuratu, armada erregularra askoz prestatuago baitzegoen.
- 1837-1839: Madrilgo porrotaren ondoren, etsipena nagusitu zen karlisten artean. Bi jarrera bereizi ziren: gerra jarraitzearen aldekoak eta akordioetara iritsi nahi zutenak (transakzionistak).
Gerraren bukaera: Bergarako Hitzarmena
Liberalek Muñagorriren proiektua bultzatu zuten, baina arrakastarik gabe. Gerraren luzapenak desgastea sortu zuen, eta Maroto karlisten buruzagi militarra Espartero jeneral liberalarekin negoziatzen hasi zen. Azkenik, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten 1839an (“Bergarako Besarkada”):
- Karlistek Isabel II.a erreginatzat onartu zuten.
- Foruak berresten ziren.
- Militar karlistek armada liberalean sartzeko aukera zuten, euren kategoriak mantenduz.
3. Foruen Lehenengo Murrizketak
Liberalak boterera iritsi zirenetik, euskal foruak mehatxatuta egon ziren. Armada karlista desegin ondoren, foruen murrizketari ekin zioten.
1839ko Urriko Legea eta Nafarroako Ley Paccionada
Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berretsi ziren, baina Konstituzioa hauen gainetik jarriz. Nafarroak 1841eko “Ley Paccionada” onartu zuen, eta ondorioz:
- Nafarroa erresuma izatetik probintzia izatera igaro zen.
- Erakunde foralak Estatuaren menpe geratu ziren.
- Barne aduanak desagertu eta zerga-pribilegioak galdu ziren.
- Nafarroak Kontzertu Ekonomikoa lortu zuen, autonomia administratibo eta fiskalarekin.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruen murrizketa
1841ean Esparterok “Foru Pasea” ezereztu zuen. Geroago, 1841eko Urriko Legearekin, erakunde foral guztiak ezabatu ziren eta aduanak kostaldera pasatu ziren. 1843an, moderatuekin, foruak neurri batean berreskuratu ziren (Batzar Nagusiak eta Aldundiak), baina Guardia Zibila sartu zen eta Moyano legea aplikatu zen hezkuntzan.
4. Bigarren eta Hirugarren Gerra Karlistak
Bigarren Gerra Karlista (1846-1849)
Katalunian, Aragoin eta Maestrazgon izan zuen indarra batez ere. Euskal lurretan ez zuen babes handirik izan. Armada erregularrik osatu ezin izan denez, gerra 1849an amaitu zen.
Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876)
1868ko iraultzaren ondorengo ezegonkortasunak karlismoa indartu zuen. Karlos VII.a tronurako hautagaia zela, karlistak berriro borrokan hasi ziren Nicolas Ollo nafarraren gidaritzapean. Lizarra hiriburu hartuta, estatu baten oinarriak ezarri zituzten. Hala ere, 1874an Alfontso XII.ak tronua eskuratzean, liberalek erasoa indartu eta karlistek amore eman behar izan zuten.
5. Foruen Deuseztatzea eta Kontzertu Ekonomikoak
1876ko uztailaren 21eko Legeak amaiera eman zien zerga-pribilegioei eta derrigorrezko soldadutza ezarri zuen. Hala ere, lege honek Kontzertu Ekonomikoen sorrera erraztu zuen.
Kontzertu Ekonomikoaren ezaugarriak
- Autonomia fiskala: Probintzia bakoitzak Estatuari kupoa ordaindu behar dio, baina Aldundia arduratzen da dirua biltzeaz.
- Autonomia administratiboa: Aldundiek eskumen zabalak lortu zituzten kudeaketan.
Sistema hau ezarri zen Estatuak ez zuelako egitura nahikorik zergak zuzenean biltzeko eta Cánovas del Castillok bake politikoa bermatu nahi zuelako. Kontzertu hauek autogobernu handia eta egonkortasuna eman zieten euskal probintziei Berrezarkuntza garaian.
Iraupena
Bizkaiak eta Gipuzkoak 1937an galdu zuten Kontzertua, Gerra Zibilean Errepublikaren alde egiteagatik. Arabak eta Nafarroak, berriz, mantendu egin zuten. 1980ko Trantsizioan, Kontzertu Ekonomikoak berreskuratu ziren hiru herrialdeentzat, eta Nafarroan 1982ko Amejoramiento legea ezarri zen.
Preguntas frecuentes
Zer zen karlismoa?
Karlismoa absolutismoaren, zorrozkeria erlijiosoaren eta foru eta pribilegio feudalen defentsan oinarritutako mugimendu kontrairaultzaile eta nekazaria izan zen. Nekazarien zati handi batek osatu zuen.
Zergatik sartu ziren foruen defendatzaileak karlismoan?
Liberalismoak Konstituzioa ezartzean foruen berezitasunak mehatxatzen zituen. Hirietako burgesia, berriz, erabakietatik baztertuta zegoen eta liberalismora jo zuen.
Zer izan zen Bergarako Hitzarmena?
1839an Maroto karlisten buruzagi militarrak eta Espartero jeneral liberalak sinatutako akordioa izan zen. Karlistek Isabel II.a erreginatzat onartu zuten, eta foruak berresten ziren.
Zer da Kontzertu Ekonomikoa?
Probintzia bakoitzak Estatuari kupoa ordaintzen dio eta Aldundiak diru-bilketaz arduratzen dira. Autonomia fiskala eta administratiboa ematen die.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.