Euskal Herriko industrializazioa eta Bizkaiko eredua: siderurgia eta Bilbo

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,82 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Espainiako eta Euskal Herriko industrializazio prozesua azaltzen du, atzerapen arrazoiak eta Katalunia, Madril eta Andaluziarekin alderatuta. Bizkaiko eredua aztertzen du: siderurgiaren hazkundea, atzerriko kapitalaren eragina, Bessemer bihurgailuaren garrantzia eta Bilboko burgesiaren rola. Ikasleek industrializazioaren ezaugarriak, eragileak eta ondorioak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • Espainiako industrializazioa beranduago gertatu zen, lehengaien urritasuna, atzerapen teknologikoa, kapital falta eta pentsamolde empresarial faltagatik.
  • Katalunia izan zen lehen industrializatu zena, ehungintzan oinarrituta.
  • Euskal Herrian industrializazioa siderurgian hasi zen; Bizkaian XIX. mendearen azken laurdenean hazkunde handia gertatu zen.
  • Gipuzkoan garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen; Araba eta Nafarroa nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen erdialdera arte.
  • Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak burdin mea ez fosforikoa eskatzen zuen, Bizkaian eta Suedian bakarrik zegoena; horregatik kapital britainiarrak etorri ziren.
  • 1876tik aurrera industria hazkundea indartu zen, eta Altos Hornos de Vizcaya Espainiako siderurgia handiena izan zen hamarkada batzuetan.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

INDUSTRIALIZAZIOA

Industrializazioa historia garaikidearen gertakari garrantzitsuenetakoa da, aldaketa sakonak ekarri baitzituen arlo guztietan: ekonomian, demografian eta gizartean.

Espainian, industrializazio prozesua beranduago gertatu zen.

Atzerapen horren arrazoi nagusiak, honakoak izan ziren:

  • Lehengaien urritasuna
  • Atzerapen teknologikoa
  • Kapitalen falta
  • Pentsamolde empresarialik eza

Industrializazioa ez zen gauzatu Espainiako lurralde guztietan. Katalunia izan zen lehena industrializazio prozesuan. Euskal Herriak ere garapen prozesu azkar bati ekin zion. Madril, administrazio eta zerbitzu gune garrantzitsuena zen. Kataluniako industrializazioa ehungintzan oinarritu zen.

Euskal Herriari dagokionez, siderurgian hasi zen industrializazioa. Siderurgia modernoa sortzeko lehen saioak Malagan egin ziren. 1850era arte, Andaluziako siderurgia nagusitu zen. XIX. mendearen azken laurdenera arte Asturias nabarmendu zen, baina handik aurrera Bizkaiak eskuratu zuen nagusitasuna.

EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA

Industrializazio prozesua ez zen berdina izan euskal lurraldeetan. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean Bilbon eta Nerbioiren itsasadarraren ezkerraldean siderurgian oinarritutako industria hazkunde izugarria gertatu zen. Gipuzkoan, garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen. Arabak eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen bigarren erdialdera arte.

Euskal Herriko industrializazioaren ezaugarriak:

  • Siderurgiaren nagusitasuna
  • Berandu egin zen, Ipar Europarekin konparatuz
  • Bizkaiaren protagonismoa
  • Euskal Herria immigrazio gune garrantzitsua izan zen, Bizkaia batez ere

BIZKAIKO EREDUA

Bilboko merkatari talde bat industria siderurgikoan inbertitzen hasi zen. Lehenengo labe garaiak sortu ziren: Nuestra Señora de la Merced...

Era berean, Bilboko burgesiak, trenbidea eta finantza sistema bultzatzeko, bi elkarte berri sortu zituen: Banco de Bilbao eta "Cía FF.CC. Tudela-Bilbao".

Kanpoko faktore bati esker lortu ziren industrializazio aurrera eroateko behar ziren kapitalak: Bessemer bihurgailuaren asmakuntza Britainia Handiko siderurgian ezarri zen eta burdin mea ez fosforikoa erabiltzea eskatzen zuen. Suedian eta Bizkaiko meatze arroan baino ez zegoen. Hori dela eta, kapital britainiarrak heltzen hasi ziren eta beranduago, Frantzia, Belgika eta Alemaniatik ere etorriko ziren.

Atzerriko kapitalez eratutako zenbait konpainia sortu ziren burdina erauzi eta esportatzeko. Beste enpresari euskaldun batzuk ere hasi ziren burdina esportatzen eta kapital handiak pilatu zituzten, geroago industria siderurgikoan inbertitu zituztenak.

Bigarren gerra karlistarekin jarduera bertan behera geratu zen, baina gerra amaitzean esportazioa areagotu eta benetako industria iraultza burutu zen.

1876tik aurrera, industria hazkundea indartu egin zen. Inbertsioak siderurgiara eta geroago ontzigintzara ere bideratu ziren. Industria siderurgikoa industrializazioaren motorra izan zen. Altos Hornos de Vizcaya Espainiako siderurgia handiena izan zen hainbat hamarkadetan.

Bizkaiko siderurgiak izan zuen hazkunde izugarrian hainbat faktorek eragin zuten:

  • Burdinaren ugaritasuna
  • Kapital handiak pilatzea burdinaren esportazioari esker
  • Liga Vizcaína de Productores taldea sortu zen protekzionismoa aldarrikatzeko Bizkaian, Espainiako merkatarien aurrean babesteko

Burdin mearen eta totxoaren esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko markataritza-flota hazteko beharrizana ekarri zuen. Bilboko merkataritzako eta siderurgiako burges familia asko ontzigintzan hasi ziren.

Industria garapenak zenbait zerbitzuren garapena ekarri zuen:

  • Finantzarioak
  • Garraiobideak
  • Unibertsitateak

Preguntas frecuentes

Zergatik atzeratu zen Espainiako industrializazioa?

Lehengaien urritasunagatik, atzerapen teknologikoagatik, kapital faltagatik eta pentsamolde empresarial faltagatik atzeratu zen, testuaren arabera.

Zergatik izan zen garrantzitsua Bessemer bihurgailua Bizkaiarentzat?

Bessemer bihurgailuak burdin mea ez fosforikoa eskatzen zuen, eta hori Suedian eta Bizkaiko meatze arroan baino ez zegoen. Horrek kapital britainiarrak erakarri zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein izan zen Espainian lehen industrializatu zen lurraldea?
2. Zein industriatan hasi zen industrializazioa Euskal Herrian?
3. Zein urtetik aurrera indartu zen Bizkaiko industria hazkundea?
4. Zer lurralde izaten jarraitu zuten nekazal gisa Araba eta Nafarroak?
5. Zein enpresa izan zen Espainiako siderurgia handiena hainbat hamarkadetan?
6. Zein elkarte sortu zen Bizkaian protekzionismoa aldarrikatzeko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.