ADNaren Oinarrizko Prozesuak: Erreplikazioa, Transkripzioa eta Itzulpena

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 1,32 KB

ADNaren erreplikazio-prozesua

  1. Hidrogeno-loturak hautsi eta bi harizpiak askatzen dira.
  2. Jatorrizko kate bakoitza molde bat da, beste kate osagarri bat sintetizatzeko.
  3. Kate berriak eratzen diren bitartean, hidrogeno-loturak sortzen dira baseen artean, eta harizpiak biribilkatzen hasten dira. Ondorioz, bi ADN molekula sortzen dira, elkarren eta jatorrizko molekularen berdin-berdinak.

Geneak eta Genoma

Genea:
Proteina bat sintetizatzeko informazioa daraman ADN zatia da, eta proteina hori ezinbestekoa da banako batean karaktere jakin bat adierazteko.
Genoma:
Organismo baten gene multzo osoa.

Mezu genetikoaren adierazpena

Mezuaren transkripzioa

ADN molekula baten barruan dagoen informazio genetikoa ARNm molekula batean kopiatzen da. Nukleoan gertatzen da. ADN kate bakoitza ARNm molekula bat sintetizatzeko moldea da, baseen osagarritasunaren arauei jarraituz. Prozesu horretan, A-ren base osagarria U da, eta ez T.

Mezuaren itzulpena

ARNm molekulak daraman mezua proteinen hizkuntzara itzultzea da. Zitoplasman, erribosometan gertatzen da. Hirukoteei kodon deritze, eta kodon bakoitzak aminoazido bat zehazten du. ARNt-a aminoazidoak erribosometara garraiatzeaz arduratzen den molekula da.