Amerikako eta Frantziako Iraultzak: Jatorria eta Garapena
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,64 KB
Amerikako Independentziaren Jatorria eta Gatazka
XVIII. mendean, Britainia Handiak koloniak zituen Ipar Amerikako ekialdean (Ingalaterra Berria): Hamahiru Koloniak. Koloniek ekonomia-sistema propioa zuten, eta metropolia oztopo bihurtzen hasi zen. Metropoliak lehengaiak hartzeko interesa zuen, baina ez industria garatzeko. Gainera, Britainia Handiak zenbait produktutan monopolioa ezarri zuen, Hamahiru Kolonien merkataritza oztopatuz.
Bestalde, Koloniek Itun Koloniala zuten, eta horrek autonomia handia ematen zien. Batzar batzuk zeuden zergak bil zitzaketenak, baina ia inoiz ez zituzten biltzen. Kolonoen iritziz, ez zuten zergarik ordaindu behar, Ingalaterrako Parlamentuan diputaturik aukeratzeko eskubiderik ez zutelako. Horregatik sortu zen zerga-gatazka.
1773an, Tearen merkataritzaren monopolioa ezarri zen. Horrek Amerikako merkatarien hondamena ekarri zuen. Beraz, merkatariek, natiboz mozorrotuta, Ingalaterrako itsasontzi bati eraso zioten Bostongo portuan (Bostongo Tearen Matxinada). Ondorioz, britainiarrek portua blokeatu zuten eta Massachusettsi eskubide guztiak kendu zizkioten.
Amerikako Independentzia Gerra (1775-1783)
1774an, Hamahiru Kolonietako ordezkariak Lehen Biltzar Kontinentalean bildu ziren, eskubideen aldarrikapena idatziz, eta lehen arma-mugimenduak hasi ziren. Subiranotasun nazionala, boterearen banaketa eta sufragio printzipioak izan ziren AEBen Independentzia Aldarrikapenaren oinarria. 1776ko uztailaren 4an sinatu zen AEBen Independentzia Aldarrikapena.
Frantziak eta Espainiak laguntza militarra eman zieten kolonei, Britainia Handia ahuldu nahian. 1783an, Versaillesko Bakea sinatu zen: Britainia Handiak independentzia onartu zuen.
Frantziako Egoera Iraultza Aurretik
1789an, Frantziako burgesia krisi-egoeraz baliatu zen iraultza pizteko. Iraultzaren ondorioz boterea eskuratu zuen.
Iraultzaren Aurreko Krisiaren Arrazoiak:
- Estamentuzko gizartea zegoen.
- Ekonomia krisi-egoeran zegoen.
- Ogasunaren defizita zen.
- Politika krisian zegoen.
Luis XVI.ak babesa galduz joan zen alde guztietatik.
Estatu Orokorren Bilera eta Zerga Gatazka
Ekonomia-krisia geldiarazten saiatu ziren, horretarako pribilegiatuek zergak ordaindu behar zituzten. Erregea konbentzitzen saiatu zen. Horretarako, handikien asanblearako deia egin zuen, baina uko egin zioten zergak ordaintzeari.
Estatu Orokorretan, estamentu bakoitzak jende kopuru berdina zuen, eta horren aurretik, estamentu bakoitzak kexa-koadernoak idazten zituen. Burgesiak politika-klubak eta egunkariak sortu zituen beraien ideiak zabaltzeko.