Ongizate-estatua eta Estatu Demokratikoen Oinarriak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,23 KB
Ongizate-estatua: Funtzioak eta ezaugarriak
XX. mendean zehar, estatuak funtzio gehiago bereizten hasi ziren. Gaur egun, ekonomiaren garapenean esku hartu eta herritarrei oinarrizko zerbitzuak eman behar dizkietela uste dugu. Lehen, ordea, estatuek legeak egin, ordena zaindu, lurraldea babestu eta nazioarteko harremanak kudeatzen zituzten soilik.
Gobernu batek ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean, herritar guztiek bizi-maila duina izan dezaten eta gizarte-desberdintasunak murrizteko, Ongizate-estatua edo Gizarte-estatua deritzo.
Ongizate-estatuaren zerbitzuak
Zergen dirua erabiliz, estatuek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:
- Doako osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak.
- Sorospenak (langabezia, gaixotasuna).
- Erretirodunentzako pentsioak.
- Gutxieneko soldata finkatzea.
Gaur egun, ongizate-estatuak herrialde garatuetan baino ez daude, eta Europako herrialdeetan dute indar handiena.
Estatu demokratikoak: Oinarriak eta egitura
Definizioa eta oinarriak
Definizioa: Demokrazia hitza grezieratik dator (demos → herria eta kratos → gobernua), beraz, herriaren gobernua esan nahi du.
Estatu demokratiko bat izateko, hiru oinarri nagusi behar dira: herritarren parte-hartzea, botereen banaketa eta zuzenbide-estatua.
Ezaugarriak: Herritarrek gobernuaren erabakiak ontzat hartu eta erabakietan esku hartu behar dute.
Herritarren parte-hartzea
Herritarrek ordezkariak hautatzen dituzte, pertsona guztiek zuzenean parte hartzea zaila delako.
Hauteskundeen baldintzak
- Adin nagusiko herritarrek, sexua eta egoera ekonomikoa edozein direla ere, botoa emateko aukera dute.
- Nahi duten pertsonek hauteskundeetara aurkezteko aukera izan behar dute, demokraziaren arauak errespetatuz.
- Aurkezten direnek beren programa askatasunez aurkezteko aukera izan behar dute.
- Hauteskundeak aldian behin egiten dira.
- Emaitzen gardentasuna bermatu behar da.
- Irabazleek galtzaileak errespetatu behar dituzte, eta galtzaileek oposizioa osatzen dute (gobernua kritikatzeko aukera).
Botereen banaketa
Estatu demokratikoetan boterea banatuta dago, pertsona edo talde bakar batek estatu osoa kontrola ez dezan.
- Botere Legegilea
- Parlamentuak du. Legeak onartzen ditu eta Gobernuaren jarduna kontrolatzen du.
- Botere Betearazlea
- Gobernuak du. Legeak aplikatzen ditu eta herrialdearen administrazioaz arduratzen da.
- Botere Judiziala
- Epaileek dute. Legeak betearazi behar dizkiete, bai herritarrei, bai erakundeei.
Zuzenbide-estatua
Zuzenbide-estatuan, pertsona guztiek errespetatu behar dituzte legeak, baita agintean daudenek ere.
Konstituzioa lege gorena da, herritarrek onartua. Bertan, estatuaren forma definitzen da, eta herritarren eskubideak eta betebeharrak arautzen dira.
Herritarrek eskubideak dituzte, eta gobernariek errespetatu behar dituzte. Gobernuak eskubide horiek urratzen baditu, pertsona horrek epaileengana jo dezake, egoera zuzen dezaten.