Espainiako eboluzio politikoa (1945-1979): testu historikoak eta euskal gatazka

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,96 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek 1945etik 1979ra bitarteko Espainiako eboluzio politikoa aztertzen du, testu historiko eta juridiko ugarien bidez. Munichgo Europar Mugimenduaren kongresua, 1967ko Estatuaren Lege Organikoa, Baionako Hitzarmena, Añoverosen sermoia, 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Euskal Autonomia Estatutua aztertzen dira. Ikasleak frankismoaren azken urteen eta trantsizioaren oinarriak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1962ko Munichgo Europar Mugimenduaren kongresuak Espainia Europan sartzeko baldintza demokratikoak ezarri zituen.
  • 1967ko Estatuaren Lege Organikoak frankismoaren egitura formala ezarri zuen, Estatuburuaren eta Mugimenduaren Buruzagitza Nazionalaren botere handiarekin.
  • 1945eko Baionako Hitzarmenak Euzkadiko Gobernua berretsi zuen, Francoren aurkako borrokarako batasun gisa.
  • 1974an Antonio Añoveros gotzainak euskararen mugatutako erabilera eta euskal kulturaren kontrola salatu zituen.
  • 1978ko Konstituzioak Espainia zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa dela ezarri zuen, nazionalitate eta eskualdeen autonomia-eskubidea aitortuz.
  • 1979ko Euskal Autonomia Estatutuak Euskal Herria Autonomia Erkidego gisa eratu zuen, euskara hizkuntza propio eta ofiziala izanik.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Testuen Analisia: Espainiako Eboluzio Politikoa (1945-1979)

19. Testua: Europar Mugimenduaren Kongresuaren Erabakia (Munich, 1962)

Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962ko ekainaren 7an eta 8an bilduta, iritzi dio ezen, edozein herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko dituela. Espainiaren kasuan, honek esan nahi du, Gizakiaren Eskubideen Europako Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, honako baldintzak bete behar direla:

  1. Erakunde demokratikoak eratzea, gobernuaren onespena herritarren esku egon dadin.
  2. Pertsonen eskubide guztiak bermatzea, bereziki adierazpen-askatasuna, gobernuaren zentsurarik gabe.
  3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.
  4. Askatasun sindikala baliatzea, greba-eskubidea barne, oinarri demokratikoen gainean.
  5. Iritzi korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortuta.

Kongresuak itxaropen sendoa du oinarri horien araberako eboluzioak Espainia Europan sartzeko aukera emango duela. Gainera, bertaratu ziren ordezkari espainiarrek adierazi zuten ezen, eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egiteko konpromisoa zutela, bortxakeriari uko eginez prozesuaren aurretik, prozesuan eta ondoren.

Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a.

20. Testua: Estatuaren Lege Organikoa (1967)

Lege honek Estatuaren erakundetzea burutzeko xedea zuen, frankismoaren egitura formalki ezarriz:

Artikulu Nagusiak

  • 1. art. 1: Espainiar erresuma gisa eratua, erkidego nazionalaren erakunde gorena da.
  • 2. art. 1: Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da.
  • 3. art: Estatuaren oinarrizko xedeak dira Espainiako gizakien eta lurren batasunaren defentsa, eta Nazioaren osotasuna mantentzea, Mugimendu Nazionalaren Printzipioei leialtasun zorrotza erakutsiz.
  • 6. art: Estatuburua da nazioaren ordezkari gorena, subiranotasuna personifikatzen du, botere politiko eta administratibo gorena erabiltzen du, eta Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala du.
  • 14. art. 1: Gobernuburua Estatuburuak izendatuko du, Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukote batetik hautatuta.

Boletín Oficial del Estado, 1967-01-11.

21. Testua: Baionako Hitzarmena (1945)

Euzkadiko erakunde politiko eta sindikalek, Frantzian erbesteratuak, Francoren aurkako borrokan bat egitea berretsi zuten, etorkizunari begira:

Batasunaren Oinarriak

  1. 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarraren aurkako indar-batzea berretsi zen, Euzkadiko Gobernua (Agirre lehendakariaren gidaritzapean) osatuz.
  2. Gobernu horretan konfiantza osoa agertu eta laguntza eskaintzea, euskal herriaren ordezkari gisa.
  3. Normaltasun demokratikoa berrezarritakoan, euskal herriak askatasunez adieraziko dituen nahiak errespetatzea.
  4. Gobernuari aholku emateko erakunde aholku-emaile bat eratzea, erregimen antidemokratikoa erori ondoren.
  5. Borrokan jarraitzea, Francoren gobernuaren, Falangearen eta demokraziaren kontrako beste edozein erregimenen aurka.

Baiona, 1945eko martxoaren 31.

22. Testua: Antonio Añoveros Gotzainaren Sermioia (1974)

Bilboko gotzainak, Antonio Añoverosek, euskal gatazkaren muina azaldu zuen:

Euskal Gatazkaren Azalpena

Gatazka hori honela laburbildu daiteke: batzuek euskal herria zapalduta dagoela eta haren eskubideak aldarrikatzen dituztela; beste batzuek, ordea, egoera aldatzeko saiakera guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso gisa ikusten dituztela.

Añoverosek azpimarratu zuen euskal herriak ezaugarri kultural eta espiritual bereziak dituela, besteak beste, milaka urteko hizkuntza, eta nortasununa ematen diotela. Espainiako estatuko gainerako herriek bezala, eskubidea du bere nortasuna mantentzeko, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu soziopolitiko baten barruan.

Eskubideen Oztopoak

Egungo egoeran, oztopo latzak daude:

  • Euskararen erabilera mugatua da irakaskuntzan eta komunikabideetan (prentsa, irratia, telebista).
  • Adierazpen kulturalak bereizkeriarik gabe kontrolatzen dira.

Elizak, egoera horretan, aholkua eta adorea eman behar ditu, herriak behar duen aldaketa gauzatzeko.

Antonio Añoveros, 1974ko otsailaren 24an irakurritako sermoia.

23. Testua: Espainiako 1978ko Konstituzioa

Juan Carlos I.a Erregeak jakinarazten du Gorteek onartu eta herriak berretsi egin duela Konstituzioa, trantsizioaren oinarri juridikoa ezarriz:

Konstituzioaren Oinarrizko Printzipioak

  • 1. art. 1: Espainia zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa da, askatasuna, justizia, berdintasuna eta pluralismo politikoa balio goren gisa hartuz.
  • 2. art: Oinarria Espainiako nazioaren batasun ezin hautsizkoa da, baina aitortu eta bermatzen ditu Espainia osatzen duten nazionalitate eta eskualdeen autonomia-eskubidea.
  • 3. art: Espainiako hizkuntza ofiziala gaztelania da, baina beste hizkuntza ofizialak aitortzen dira autonomia-erkidegoetan.
  • 117. art. 1: Justizia herriarengandik dator, eta Botere Judizialak administratzen du, epaile eta magistratu independenteak.

Xedapen Gehigarriak: Konstituzioak babestu eta errespetatzen ditu foru-lurraldeen eskubide historikoak. Gainera, 1839ko eta 1876ko Foru Legeak behin betiko indargabetutzat jotzen dira.

Gorteek onartua 1978ko urriaren 31n.

24. Testua: Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979)

Estatutu honek, Konstituzioaren baitan, Euskal Herriari autogobernua eman zion:

Autonomia Erkidegoaren Egitura

  • 1. art: Euskal Herria Autonomia Erkidego gisa eratu da, Euskadi edo Euskal Herria izenarekin.
  • 2. art. 2: Erkidegoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintziek osatzen dute, eta Nafarroak ere kide izateko eskubidea du.
  • 6. art. 1: Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa da, eta gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala izango da Euskadin.
  • 17. art. 1: Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei dagokie Polizia autonomoaren erregimena antolatzea.

Xedapen Gehigarria: Estatutu honen onarpenak ez du esan nahi Euskal Herriak uko egiten dienik historiaren kariaz legokiokeen eskubideei.

Madril, 1979ko abenduaren 18an.

Preguntas frecuentes

Zer ezarri zuen 1978ko Konstituzioak autonomiari buruz?

Konstituzioak Espainiako nazio-batasun ezin hautsizkoa aitortu zuen, baina nazionalitate eta eskualdeen autonomia-eskubidea ere bermatu zuen. Gainera, gaztelania hizkuntza ofiziala izanik, beste hizkuntza ofizialak autonomia-erkidegoetan onartu ziren.

Zer da Euskal Herriko Autonomia Estatutua?

1979ko Estatutu honek Euskal Herria Autonomia Erkidego gisa eratu zuen, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintziekin. Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa dela eta gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala izango dela ezarri zuen.

Zergatik salatu zuen Antonio Añoveros gotzainak egoera?

Añoverosek euskararen erabilera mugatua zela irakaskuntzan eta komunikabideetan salatu zuen. Gainera, adierazpen kulturalak bereizkeriarik gabe kontrolatzen zirela esan zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non eta noiz egin zen Europar Mugimenduaren kongresua zeinetan Espainiaren demokratizazioa eskatu zen?
2. Zein izan zen Baionako Hitzarmenaren helburu nagusia?
3. Zein erakundek izendatzen zuen Gobernuburua 1967ko Lege Organikoaren arabera?
4. Zein hizkuntza da Espainiako hizkuntza ofiziala 1978ko Konstituzioaren arabera?
5. Zer aitortzen zuen Antonio Añoveros gotzainak euskal herriari buruz?
6. Zenbat probintziak osatzen zuten Euskal Autonomia Erkidegoa 1979ko Estatutuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.