Descartesen Metodoa eta Egiaren Irizpidea: Analisia eta Hausnarketa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,69 KB

Egiaren Irizpidea

Egiaren irizpidea: Judizio batean egia edo faltsutasuna erabakitzeko erabiltzen dugun eredua da. Irizpide enpirikoa Descartesek ez zuen onartu; izan ere, irizpide horren baliozkotasuna egon litezkeen kasu posible guztiak aztertzen direnean bakarrik gertatzen da, indukzio osoa ematen denean.

Matematika eta Arrazoiaren Egia

Matematika eta arrazoiaren egia: Descartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko (bere egia ez diola esperientziari zor). Arrazoiaren egia deitzen zaio, ez dagoelako esperientziaren menpe, arrazoimenean baizik. Bere objektua bakuna delako eta arrazoiketen ziurtasunagatik eta nabaritasunagatik matematika atsegin duela dio.

Metodoaren Erregelak

Lehen Erregela: Nabaritasuna

Metodoaren lehen erregela: (Ezer ez da egiazkotzat hartu behar, nabaritasun osoz horrela jakiten denean izan ezik). Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkotasuna.

Bigarren Erregela: Analisia

(Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala). Descartesentzat, ezagutzak egiazko ziurtasun bat izatea lortu nahi badu, soiletik hasi behar du. Zatiketaren intuizioz hautematen diren “natura soilak” lortzea du helburutzat. Intuizioa, espirituaren hautemate soil eta berehalakoa da, hain berezkor eta erraza, ezen zalantzarik izateko unerik ez duen uzten. Beraz, proposizio konplexuen aurrean, alderantzizko bidea egin beharra dago; hau da, iluna soil bihurtuz hasi behar da. Naturaren soilaren ezaugarria bere ezagutza argia eta bereizkorra izatea da. Horregatik, soilean ez dago huts egiterik.

Hirugarren Erregela: Sintesia

Metodoaren erregela da dedukzioa eta sintesiaren erregela. Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa. Ez du oraingo nabaritasunaren beharrik, oroimenak prestatzen dio hori. Ez du intuizioak beste ziurtasunik, huts egin gabe joka dezake printzipio nabarietatik abiatuz, pentsamendua etengabeko mugimenduan badarama. Dedukzioak intuizioen segida suposatzen du, eta, horren bitartez, egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzea bideratuko digu. Baina osotasunari buruzko ziurtasuna izateko, katebegi bakoitza lortu behar da; maila baten hutsuneak kate guztiaren baliozkotasuna jartzen du arriskuan.

Laugarren Erregela: Berrikusketa

Oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneei buruz ohartaraztea da. Hutsuneak saihesteko, egia batetik bestera pasatzerakoan, pentsamenduaren mugimendu iraunkor eta etengabea egin behar da; zerrendaketa ez bada osoa eta hutsuneren bat gertatzen bada, arriskuan jartzen dugu arrazoibideen uztardura eta ondorioaren ziurtasuna.

Zalantza Metodikoa

Zalantza metodikoa: Meditazio Metafisikoak lanean zehaztuko du egia bakun bat, bere sistema filosofikoaren eta zientifikoaren oinarri metafisiko gisa.

Zalantzaren Funtzioak

Lehen funtzioa: Hondakina kentzea da, hau da, burmuinaren garbiketa gnoseologikoa. Planteamendu kritikoa da, gure buruari galdetzea besterik ez da. Benetakoa eta ebidentea ez den proposizio oro gure adimenetik baztertzea da onena. Existitzen den guzti-guztia zalantzan jarri behar da. Descartesen zalantza ez da egoera kritiko behin-betiko bat, egoera iraunkor bat baizik; ziurtasun osoko egoera kritiko behin-betiko batera bideratuta dago.

Bigarren funtzioa: Ziurtasun-iturria izatea, eta ez derrigorrezko pausagune bat bakarrik. Horretarako, zalantzak zalantza eszeptikoa gainditzen du. Ezin da benetako zalantza izan, eta ez da. Zalantza metodikoa da, hau da, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa.

Zalantzaren Bilakaera

Hiru maila daude: zentzumenena, ametsena eta Jainko gaiztoaren hipotesia.

Zentzumenena

“Orain arte ziur eta egiazkotzat izan dudan guztia zentzumenetatik etorri zait. Sarritan zentzumenek engainatu egin nautela esperimentatu dut, eta behin zimardikatzen gaituenaz ezin gaitezkeenez fida, zentzumenetaz ezin naiz fida”.

Ametsena

Lotan gaudenean, esna gaudenean bezain sentipen sendoak eta gogorrak izaten ditugu. “Loalditik itzarraldira argi bereiz dezakegun ezaugarririk ez dagoela”. Ametsetako eduki guztiak ere zalantzan jarri behar dira.

Jainko Gaiztoaren Hipotesia

Zalantzaren bigarren mailaren bidez ere ezin zitezkeen egia matematikoak zalantzan jarri: esna edo lotan egonda, 2 + 3 = 5 izango da beti. Hori hala ez izateko aukera bakarra, batuketa egin dudan bakoitzean Jainko ahalguztidunak ziria sartzea litzateke. Jainko gaiztoak berea egin ez dezan, aukera hau bakarrik geratzen zait hipotesi honen aurrean: ziurtzat ezertxo ere ez onartzea.