Frankismoaren Amaierako Dokumentu Gakoak: Legeak eta Oposizioa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,49 KB

Testua: Estatuaren Lege Organikoa (1967)

Natura: Historikoa, azalpen-argudiozkoa, juridikoa. 1967ko urtarrilaren 11n BOEn argitaratua, publikoa eta hedapen nazionalekoa.

Eduki nagusia: Frankismoaren luzapena bilatzen duen legea, bi erakunde nagusiren sorreraren bidez: Estatuaren Buruzagitza eta Gobernuburutza, biak Mugimendu Nazionalaren barnean.

Egitura eta botereak

  • Espainia erregerik gabeko erresuma da.
  • Subiranotasun nazionala eta banaezina aldarrikatzen da.
  • Estatuburua: Subiranotasun nazionalaren pertsonifikazioa da; legeak plazaratu eta onesten ditu, hiru ejerzitoetako buruzagitza du (jeneralisimoa), justizia banatzen du, indultu-eskubidea du eta kanpo-harremanak kontrolatzen ditu.
  • Gobernuburua: 1973an Carrero Blanco izendatu zuten, eta hau erail ondoren, 1974an Arias Navarro.

Joan Karlos printzea monarkia berrezartzeko aukeratu zuten (bere aita baztertuz, liberalismoaren aldekoa zelako). Francoren ondoren, Joan Karlos I.a Estatuburu eta Carrero Blanco (geroago Arias Navarro) Gobernuburu izatea aurreikusi zen.

Aurrekariak: Erregimena finkatzea eta ekonomia-erreforma (Opus Dei).
Gertakariak: Lege Organikoa eta aldaketak gizartean.
Ondorioak: Frankismoaren agonia.

Testua: Baionako Ituna (1945)

Natura: Historikoa, azalpen-argudiozkoa, politikoa. 1945eko martxoaren 31n egina, alderdi politiko anitzek sinatua, publikoa, nazioarteko hedapenekoa eta kolektiboa.

Helburua: Oposizioko alderdi eta sindikatuen akordioa diktadurarekin bukatzeko eta demokrazia berrezartzeko, aurreko tirabirak konponduz.

Puntu nagusiak

  • 5. puntua: Lausanako manifestuan (1945eko martxoa), Don Joanek (Joan Karlos I.aren aita) monarkia konstituzional bat eratzeko asmoa agertu zuen, frankismoa ordezkatuz.
  • 3. puntua: Euskal Herriak independentzia lortzeko kontsulta egiteko eskaera.

Testua: Antonio Añoveros (1974)

Natura: Historikoa, azalpen-argudiozkoa, politikoa. 1974ko otsailaren 24an irakurria. Egilea: Antonio Añoveros, Bilboko gotzaina. Publikoa eta eskualdeko hedapenekoa.

Eduki nagusia: Euskal Herriak bizi duen erregimenaren errepresioa salatzea eta, aldi berean, Elizari bere papera aldatzeko eta erregimenaren aurka jartzeko eskatzea.