Bizkaiko industria iraultza eta gizarte aldaketak

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,13 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak XIX. mendearen amaieran Bizkaian gertatutako industria iraultza azaltzen du, meategiak, siderurgia eta Altos Hornos de Vizcaya bezalako enpresen sorrera barne. Ondoren ekonomiaren, demografiaren, gizartearen, politikaren eta kulturaren ondorioak aztertzen dira. Azkenik, langileen egoera, migrazioa eta sozialismo, anarkismo eta abertzaletasunaren agerpena jorratzen dira.

Puntos clave

  • Industria iraultza XIX. mendearen amaieran gertatu zen Bizkaian, Cánovasen txandakatze sistemaren garaian.
  • Meategietatik lehengaia zuzenean lortzen zen, eta burdin mearen %90 Britainia Handira esportatzen zen.
  • 1902an La Vizcaya, Bilboko Labe Garaiak eta La Iberia enpresak fusionatu ziren AHV sortzeko.
  • AHV 1900. urtean 6.000 langile zituen eta Euskal Herriko enpresa handiena izan zen.
  • Immigrazioak biztanleria handitu zuen, eta Bilboko Ensanche sortu zen.
  • Langile klasea sortu zen, eta greba izan zen haien tresna nagusia.
  • Sozialismoak eta anarkismoak langileen artean indarra hartu zuten, eta abertzaletasuna Sabino Aranaren eskutik sortu zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Bizkaiko Industria Iraultza: Testuingurua

Bizkaiko industria iraultza XIX. mendearen amaieran gertatu zen. Garai horretan, Cánovasen txandakatze sistema ezarrita zegoen, eta erregea Alfontso XIII.a zen.

Ezaugarriak eta Garapena

Bizkaiko enpresa gehienak mistoak ziren, eta Euskal Burgesen eta Atzerriko Burgesen (gehienak britainiarrak) inbertsioak zituzten. Mendiko meategietatik zuzenean jasotzen zuten lehengaia eta bertan lantzen zuten. Azpiegitura handiak zituzten (garaiko teknologia aurreratuena), hala nola meatze-trenbideak, aireko tranbiak, plano inklinatuak...

Gero, burdin mea bihurtzen zen, itsasontzietan kargatzen zen, eta Britainia Handira bidaltzen zen %90. Beste %10 Euskal siderurgian lantzen zen.

1890-1910 bitartean, Nerbioi ibaiaren ezkerraldearen industrializazioa hasi zen, hainbat enpresa sortuz, hala nola La Vizcaya, Bilboko Labe Garaiak eta Burdin eta Altzairu Fabrikak, eta La Iberia. 1902an fusionatu ziren, "Altos Hornos de Vizcaya" (AHV) sortuz. AHV-k 6.000 langile izatera heldu zen 1900. urtean, eta Euskal Herriko enpresa handiena eta Espainia mailan garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Bestalde, protekzionismoa sortu zen; euskal siderurgia Espainiako merkatu nazionalean zentratu zen, eta euskal burgesek politika protekzionista eskatzen zuten.

Ondorioak

Bizkaiko industria iraultzak hainbat ondorio izan zituen:

  • Paisaia

    Guztiz aldatu zen: meatze-zonaldeak zulatuta geratu ziren. Trenbide, errepide eta aireko tranbien dorre asko geratu ziren. Itsasadarraren ezkerraldea tximiniaz eta kargalekuz bete zen.

  • Ekonomia

    Gorakada ekonomiko itzela gertatu zen (burgesiari mesede eginez). Meatzaritzako eta lantegien jabeak oligarkak bihurtu ziren, jabeek burgesia berria eratuz. Etekin ekonomiko horiek direla eta, bankuak eta burtsa sortu ziren.

  • Demografia

    Biztanleriaren gorakada itzela egon zen, batez ere kanpoko immigrazioa dela eta. Immigranteak Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko herrietan kokatu ziren. Aldi berean, Bilboko zabalgunea (Ensanche) eman zen.

  • Gizartea

    Kutsadura asko handitu zen. Higiene falta dela eta, gaixotasunak asko hedatu ziren, eta lan-istripu ohikoei esker, bizi-itxaropena jaitsi zen. Langile klasea sortu zen, eta lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko borrokatuko zuten langileek; greba izan zen haien tresna garrantzitsuena.

  • Politika

    Klaseen arteko desberdintasunak areagotu ziren, ibaiaren ertzen arteko muga geografikoa dela eta (ezkerraldea langileena, eskuinaldea oligarken eta burgesia berriarena).

  • Kultura

    Euskal nazionalismoa sortu zen, Sabino Aranaren eskutik.

Ideologien Sorkuntza Berrezarkuntza Garaian

Euskal pluralismoa Berrezarkuntza garaian eman zen. Garai honetan, Cánovasen txandakatze sistema eta 1876ko konstituzioa ezarrita zeuden, eta erregea Alfontso XIII.a zen.

Langileen Egoera eta Migrazioa

Lehen Internazionala dela eta, langileak bizitzen ari ziren egoera tamalgarriaz eta klase sozialez jabetzen hasi ziren. Hala ere, Euskal Herriko industrializazioa dela eta, Espainiako beste lekuetatik eta beste herrialdeetako langileak etorri ziren Bizkaira. Ia gehienak Nerbioi ibaiko ezkerraldeko herrietan kokatu ziren, eta Bilboko zabalgunea eman zen aldi berean.

Migrazio honek Euskal Herrian klase sistema berria ekarri zuen, burgesia eta langileak klaseetan banatuta. Burgesia industriaren jabe bihurtu zen, eta langileak haien mende zeuden. Langileen lan-baldintzak oso gogorrak ziren: langile asko zeuden, soldata baxua zuten, lanordu luzeak (14 ordukoak) zituzten, higiene-baldintzak oso txarrak ziren, eta elikagaiak eta etxeak oso kalitate txarrekoak ziren.

Ideologia Berriak

Euskal Herriko industrializazioak ideologia desberdinak sortu zituen. Langileen artean sozialismoa eta anarkismoa nabarmendu ziren. Sozialismoak langileen eskubideak defendatzen zituen, eta anarkismoa autoritate ororen aurka zegoen.

Bestalde, abertzaletasuna ere sortu zen, baina ez burges guztiak ziren abertzaleak. Abertzaleek Euskal Herriaren kultura, hizkuntza eta nortasuna defendatzen zituzten. Askotan, abertzaleek Euskal Herriko burgesak babesten zituzten, baina atzerritik etorritako burgesen eragina kritikatu zuten.

Ideologia horiek gizartean tentsioak eta gatazkak eragin zituzten. Industrializazioak, beraz, ez zuen soilik ekonomia aldatu, baita politika eta ideologia ere. Gizarte berria sortzen ari zen Euskal Herrian, interes eta ikuspegi desberdinekin.

Preguntas frecuentes

Noiz gertatu zen Bizkaiko industria iraultza?

Industria iraultza XIX. mendearen amaieran gertatu zen. 1890-1910 bitartean Nerbioi ibaiaren ezkerraldea industrializatzen hasi zen.

Zer izan zen Altos Hornos de Vizcaya (AHV)?

AHV 1902an sortu zen, La Vizcaya, Bilboko Labe Garaiak eta La Iberia enpresak fusionatuz. 1900ean 6.000 langile izatera iritsi zen eta Euskal Herriko enpresa handiena izan zen.

Zergatik etorri ziren migranteak Bizkaira?

Euskal Herriko industrializazioak Espainiako beste lekuetatik eta beste herrialdeetatik langileak erakarri zituen. Gehienak Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko herrietan kokatu ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen Altos Hornos de Vizcaya (AHV)?
2. Burdin mearen zer ehuneko Britainia Handira bidaltzen zen?
3. Zein izan zen langileen tresna garrantzitsuena?
4. Zein ideologiak defendatzen zituen langileen eskubideak?
5. Zein izan zen Bilbon sortu zen auzo berria?
6. Nork sortu zuen euskal nazionalismoa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.