Platon eta Aristoteles: Bertuteak eta Hiri Ideala

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,64 KB

Bertuteak eta Hiri Ideala

Platonen kezka nagusietako bat hiria edo estatua nolakoa izan behar den zehaztea zen. Honen ustez, hiriaren eginkizuna gizakiaren zoriontasuna eta ongizatea bermatzea da. Horretarako, hiriak zuzena izan behar du, eta hiritar guztiek beren eginkizunak izango dituzte. Hiru gizarte-sail bereizten zituen:

  • Ekoizleak: (Irritsezko arima dute eta haien egitekoa hiriarentzat oinarrizko ondasunak ekoiztea da).
  • Zaintzaileak: (Arima suminkorra dute eta hiriaren defentsaz arduratzen dira).
  • Agintariak: (Arima arrazionala dute eta agintzea dute helburu).

Platonen ustez, gobernu motarik oberena aristokrazia izango litzateke eta txarrena, berriz, tirania. Platon demokraziaren kontrakoa da, gobernulanetarako prestatuta ez daudenek gobernatzen baitute.

Konparaketak: Hilemorfismoa

Aristotelesen ontologiak Platonen dualismoa kritikatu zuen: bere ustez, Platonen ideiak zentzugabean bikoizten du errealitatea. Gainera, ez du ezer ekartzen errealitatea esplikatzerakoan. Ideiak estatikoak dira, eta ez digute balio unibertsoaren aldaketa esplikatzeko. Azkenik, Platonek bikoizketa hura defendatzeko ideien kopurua sen onaren aurka biderkatu behar du.

Esentzien Kokapena

Bien ustez, esentziak garrantzitsuak dira. Baina Platonek benetako errealitatea modu traszendente batean kokatzen zuen, gure mundu sentikorretik kanpo. Aristotelesek, berriz, esentziak gauza materialaren barnean daude. Ezagutu daitekeen errealitate bakarra naturaren izakia da, hau da, substantziak (materiz eta formaz osatuak). Horri hilemorfismoa deritzogu.

Aldaketaren Teoria

Aristotelesek naturari buruz teoria bat osatu zuen. Honela definitu zuen aldaketa: potentzialitatetik aktora pasatzea.

Bien Arteko Pentsamentu Politikoa

Aristotelesen ustez, gizakia animalia politikoa da eta gizakiak lehendabizi familia sortzen du. Platonen ustez, berriz, familia oztopo bat da gizarte harmoniko bat sortzeko.

Aristotelesen arabera, estatuaren helburua herritarrak zoriontsu izatea da (horretarako hiriak lege zuzenak eduki behar ditu eta herritarrek bertuteak behar dituzte). Platonen ustez, ideiak ulertzen bihurtzen dira bertutedun, baina Aristotelesen ustez, ekintza bertutetsuak praktikatu ostean.

Platonen ustez, herritarrek beren eginkizunaren arabera bizi behar dute, baina Aristotelesen ustez, ezarritako legeen arabera. Platonek jabetza pribatuak abolitu nahi zituen, baina Aristotelesen ustez, ezinezkoa da.