Epikuro: Zoriontasuna, Plazera eta Bizitza Filosofikoa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,98 KB

Epikuro (341-270 K.a.)

Epikurok ezkutuan bizitzeko aholkatzen du, estoikoen bertute exhibizionistatik urruti.

Lorategiak eta Errudizio Toxikoa

Platonen akademian agintariak bakarrik, kutsu intelektuala; Epikuroren lorategietan (bere bizilekua) berriz klase guztietako jendea: esklaboak, ezkondurik gabekoak, etorkinak... Errudizio toxikoa (jakitea kulturagatik) da.

Atomismoa eta Heriotza

Atomismoa nagusi: doktrina bat, non errealitatearen azken funtsa atomoa dela defendatzen duena. Arima atomikoa da. Heriotza betirako loaldia. Ondorioz: liburu materialisten desagerpena.

Askatasuna eta Atomismoa

Ezin da aurreikusi atomoaren mugimendu arraroak, askatasunak garrantzia baitu.

Abstentzio Politikoa eta Erretiroa

Epikuroren abstentzio politikoa herritartzetik desbideratu, atomoak inertziazko lerro nagusitik bezala. Gizarteko lehia ergelkeria da. Alferrik da gizartea hobetzen ahalegintzea. Epikurok lorategira erretiroa aldarrikatzen du.

Etika Epikureismoaren Muina

Epikureismoaren muina etika da.

Ezagutza eta Zentzumenak

Epikurorentzat ezagutza zentzumenetan oinarritzen da. Errealitatea da zentzumenek hauteman ezin dezaketen atomoak.

Aponia eta Ataraxia

Jakintsuen helburuak: aponia (oinaze fisikoak uxatzea) eta ataraxia (urduritasuna baretu). Gizakia ez da berez gizartekoi, zoon politikoa; hobeto babesten da Polisetik kanpo (ataraxia).

Filosofia Arimaren Medikua

Filosofia arimaren medikua da. Filosofiak ez du balio ez badu bihotzeko oinazea sendatzen.

Exhortazioa eta Adiskidetasuna

Epikuroren aholkua: exhortazioa (bizimodua aldatzeko deia). Gogoan etengabe erabilitako esapideak arima zorionbidean jartzeko. Bizi une bakoitza azkena izango balitz bezala. Adiskidetasunak zoritzarretik babesten zaitu. Ez zapuztu poza.

Tetrafarmakon

Tetrafarmakon: 1. Jainkoek ez digute jaramonik egiten. 2. Heriotza ez da beldurgarria (gu gaudenean heriotza ez dago, heriotza dagoenean gu ez gaude). 3. Sufrimendua eramatea erraza da eta hiltzen ez gaituen sufrimenduak jakintsuago egiten gaitu. 4. Zoriona gure esku dago.

Desiren Dietetika

Desiren dietetika: 1. Desira naturalak eta beharrezkoak (jan, edan, lo). 2. Desira naturalak baina ez beharrezkoak (sexua, boterea, dirua, fama). Gizarte bizitzak desira helburu artifizialak sortzen ditu (2). Desira bat lortzean gehiago nahi ditugu. Zoriona = Desira natural eta beharrezkoak asetzean datza.

Bizitza Oraina Bizi

Ergelkeria iragana eta geroari begira bizitza galtzea: bizi gaurko eguna. Ez damutu (iragana), ez beldurtu (geroa), maitatu (oraina). Baztertu geroari buruzko kezkak, pentsa etorkizun perfektuan.

Zoriona eta Plazera

Epikurok dio: Zoriona = plazera. Plazera eragiten ez duten bertuteak baztertu. Plazer faltsuak zoritxarra dakar. Plazer perfektua luzea eta lasaia da. Kemena eskatzen du.

Epikuroren Jaiotza

Hilaren 20an ospatu Epikuroren jaiotza.