Frantziako Iraultza: Konbentzioa, Izua eta Direktorioa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,71 KB
Konbentzio Nazionala (1792-1794)
Herri-masek Tuilerietako jauregiari eraso zioten eta handik ihes egin zuen errege-familiak. Erasotzaileak iraultzaile erradikalenak ziren, Sans-Culottes deitutakoak. Abuztuaren 10eko herri-altxamenduaren ondoren, Asanbleak monarkia ezabatu eta Konbentzio izeneko beste asanblea bat aukeratzea erabaki zuen.
Monarkiaren amaiera eta Errepublikaren sorrera
1792ko irailean, Frantziako tropek prusiarrak menderatu zituzten Valmyn eta haien aurrerapena oztopatu zuten. Errepublika aldarrikatu zuten eta hiru taldetan nabarmendu ziren:
- Girondinoak
- Jakobinoak edo menditarrak
- Ordokia
Luis XVI.aren exekuzioa eta barne-matxinadak
1792ko irailetik 1793ko ekainera bitartean, girondinoen eta menditarren arteko borroka nagusitu zen bizitza politikoan. 1793ko urtarrilaren 21ean, Luis XVI.a jendaurrean exekutatu zuten.
Barne-egoerak ere okerrera egin zuen: 1793ko martxoan, La Vendée eskualdea matxinatu zen; neurri errepresiboak hartu ziren iraultzaren etsaien aurka, eta egoera ekonomiko hartan, Sans-Culottesek ogiaren prezioaren gaineko kontrola eskatu zieten girondinoei, haien aurka eginez.
Robespierre eta Izuaren Garaia (1793-1794)
Konstituzio Iraultzailea eta Eskubideen Adierazpena
Robespierrek konstituzio iraultzaile berri bat egin zuen. Bertan, Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena sortu zuten, eta herri-subiranotasuna eta erregimen demokratikoa aldarrikatzen zituzten.
Izuaren ezarpena eta jazarpena
1793ko irailean, gobernu berriak Izua ezarri zuen, eta atxiloketa eta exekuzio ugari agindu zituen. 1794ko ekainean, Robespierrek Izu Handia ezarri zuen, bai eta herriaren etsaien jazarpena ere.
Errepublika Kontserbadorea (1794-1799)
Thermidorreko erreakzioa eta burgesia moderatua
Thermidorreko erreakzioa esperientzia demokratikoaren amaiera izan zen Iraultzan. Burgesia moderatuak errepublika kontserbadorea eta zentsitarioa ezarri zuen. Ondoren, Sans-Culottesak desagertu egin ziren politikatik.
III. Urteko Konstituzioa eta Direktorioa
1795. urtean, III. Urteko Konstituzioak gobernu onenetakoa zela aldarrikatzen zuen. Irailaren 23an Konbentzioa disolbatu egin zen.
Direktorioa eta Napoleonen gorakada (1795-1799)
Iraultzaren azken etapa hasi zen: Direktorioa. Sarritan indarra erabiltzera behartuta egon zen Direktorioa bere erabakiak ezartzeko. Napoleonek, berriz, barealdia ekarriko zuela zin egin zien frantsesei eta behin-behineko hiru kontsul izendatu zituen.