Erdi Aroaren hasiera: Erromatar Inperioaren zatiketatik islamaren sorrerara

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,27 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Erdi Aroaren hasierako historia laburbiltzen du: Erromatar Inperioaren zatiketa eta Mendebaldeko Inperioaren amaiera, germaniar erresumen antolaketa, Karlomagnoren Inperio Karolingioa eta Bizantziar Inperioaren bilakaera. Azkenik, islamaren sorrera eta Mahomaren Hejira azaltzen dira. Ikasleak garai honetako gertaera nagusiak eta prozesuen arteko loturak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 395. urtean Teodosio enperadoreak Erromatar Inperioa bitan zatitu zuen: Mendebaldekoa (Erroma) eta Ekialdekoa (Konstantinopla).
  • 476an Odoakro germaniar buruzagiak Romulo Augusto azken enperadorea tronutik kendu zuen, eta Mendebaldeko Inperioa amaitu zen.
  • Karlomagno 800. urtean aita santuak Mendebaldeko enperadore koroatu zuen; Inperio Karolingioaren hasiera izan zen.
  • Karlomagnoren heriotzaren ondoren, Inperioa Luis Errukitsuaren seme-alabek banatu zuten; 870ean Lotarioren lurraldea bi erresumen artean banatu zen.
  • Justiniano enperadorearen erregealdia (527-565) Bizantziar Inperioaren garairik onena izan zen.
  • 1054an Ekialdeko Zismak Eliza Katolikoa eta Eliza Ortodoxoa behin betiko bereizi zituen.
  • Islama VII. mendean sortu zen Arabiar penintsulan; Mahoma 622an Medinara alde egin zuen (Hejira).

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

1. Erromatar Inperioaren Zatiketa

Inperioaren mugetatik kanpoko herriak

  • Erromatar zibilizazioa Mediterraneo itsasoaren inguruan hedatu zen. Itsaso horretatik urrutiagoko lurretan, oso bestelako herriak ezarri ziren; erromatarrek barbaro deitu zieten herri horiei, hau da, atzerritar, «zakar», «hezigabe» edo «basati».
  • Germaniar herriak, hala nola alanoak, sueboak, bandaloak, frankoak eta ostrogodoak, Europa iparraldekoak eta ekialdekoak ziren jatorriz. Erromaren distirak erakarrita, eta lur emankorragoen eta klima atseginagoaren bila, hegoalderantz mugitu ziren herri horiek. Abeltzaintza zuten bizibide nagusia, baina basoak ere ustiatzen zituzten eta nekazaritza ibiltaria ere egiten zuten.
  • Beste herri batzuk, hunoak adibidez, Asiako estepa gogorretan bizi ziren, batez ere abeltzaintzatik. Etengabe eraso egiten zieten beste herri batzuei, germaniarrei esaterako. Hori dela eta, germaniarrak Inperioaren mugetara hurbilduz joan ziren babes bila.

Germaniar mehatxua eta Inperioaren zatiketa

III. mendetik aurrera, Erromatar Inperioak krisialdi sakona izan zuen. Herri germaniar batzuek probetsua atera zioten ahulezia horri, eta Inperioaren mugak zeharkatu zituzten. Talde batzuk lapurreta egitera sartu ziren; beste batzuk, berriz, modu baketsuan ezarri ziren erromatar lurraldean.
Krisialdi larria eta germaniarren mehatxua ikusita, 395. urtean Teodosio enperadoreak bitan zatitu zuen Inperioa, errazago defendatzeko: Mendebaldeko Erromatar Inperioa, Erroma hiriburu zuena, eta Ekialdeko Erromatar Inperioa, Konstantinopla hiriburu zuena. Lurralde bakoitzak bere enperadorea eta bere erakundeak zituen. Mendebaldean, enperadoreak ez ziren gai izan inbasioak geldiarazteko. Ekialdean, aldiz, mila urte gehiago iraun zuen Inperioak: Bizantziar Inperioa.

Germaniarren inbasioak

IV. mendearen amaieran, hunoek, Atila gidari zutela, garaitu egin zituzten germaniarrak. Mendebaldeko enperadoreek ados jarri behar izan zuten germaniarrekin, eta lurrak eskaini zizkieten Inperioaren barnean. Hunoak Galiaraino iritsi ziren, baina 451. urtean bota egin zituzten handik.

Enperadoreen boterea izugarri ahuldu zen, eta 476an Odoakro germaniar buruzagiak tronutik kendu zuen Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadorea: Romulo Augusto. Horrela amaitu zen Mendebaldeko Inperioa.

2. Germaniar Erresumak

Nola eratu eta sendotu zituzten erresumak

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren lurraldea zenbait erresuma independentetan zatitu zen V. mendetik VII. mendera bitartean.

Antolaketa politikoa

Erresuma bakoitza errege-erregina baten agintepean zegoen. Monarkak kontseilu bat zuen, gobernuaren alorreko gaietan aholku emateko eta justizia egiten laguntzeko. Zenbait lurraldetan dukeak nabarmentzen ziren, menderatutako herrien buruzagiak izaten ziren. Hirietan kondeek eta gotzainek botere handia zuten. Germaniarrek idatzi gabeko legeak zituzten, eta ahoz aho transmititzen zituzten belaunaldiz belaunaldi.

Bisigodoen erresuma

507. urtean frankoek Galiatik kanporatu zituzten bisigodoak. Orduan, Iberiar penintsulara jo zuten, eta Toledo hartu zuten hiriburu. Bisigodoen erresumarentzat, VI. mendearen bigarren erdia eta VII. mendearen lehen erdia izan zen garairik onena.

Nolakoa zen bisigodoen monarkia?

Bisigodoek hautapenezko monarkia zuten. Horren ondorioz, hainbat borroka sortu ziren agintea eskuratzeko. Sarritan, erregea erailtzera ere iristen ziren, haren tokian beste bat jartzeko. Erregeak Aula Regia kontseiluaren laguntza zuen errege-etxea administratzeko, baita dukeen eta kondeen laguntza ere. Horiek probintziak eta hiriak gobernatzen zituzten.

Erresumako bizimodua

Erresumako bizimodua aldatu egin zen: hiriak hustu egin ziren eta artisautza-jarduerek eta merkataritzak gainbehera egin zuten. Nekazaritza zen jarduera ekonomiko nagusia.

Arte adierazpenak

Herri bisigodoak harrizko eliza txikiak eraiki zituen, adibidez, San Juan de Baños eliza (Palentzia). Urregintzan ere nabarmendu ziren bisigodoak, eta bikainak ziren harri eta metal preziatuekin objektuak egiten.

3. Landa Inguruneko Germaniar Gizartea

Ekonomia landatarra bihurtu zen

Gizarte germaniarrak landatarrak ziren. Merkataritza-jarduera tokiko azoketan bakarrik egiten zen, eta landa-inguruneko produktuak trukatzen ziren haietan. Hori zela eta, txanpona ia desagertu egin zen. Biztanle gehienak nekazariak ziren eta herrixketan bizi ziren. Herrixka haietako asko harresituak ziren. Etxeak, berriz, zurezkoak ziren, adarrez eta lastoz eginiko teilatuarekin. Lurra zen aberastasun-iturri nagusia, eta lur-eremu gehienak familia nagusien eskuetan zeuden.

Lehen monasterioak, kulturguneak

Garai hartan sortu ziren lehen monasterioak. Monasterioko eguneroko bizitza erregela batek arautzen zuen. Monasterioek jabego handiak izaten zituzten. Otoitzerako gune ez ezik, kulturagune ere baziren monasterioak: eskola bat izaten zen haietan, eta scriptorium bat, eskuizkribuak kopiatzeko.

Biztanle erromatarrekiko harremana

  • Hizkuntza berriak sortu ziren. Latina izan zen hizkuntza horien oinarria; horrela sortu ziren, besteak beste, gaztelania, katalana, galegoa, frantsesa eta italiera.
  • Erromatar zuzenbidea eta germaniar ohiturak uztartzen zituzten lege-sistemak sortu zituzten.
  • Germaniar monarkia batzuek erromatarren erlijioa bereganatu zuten: erlijio katolikoa, alegia.

4. Frankoen Erresumatik Inperio Karolingiora

768an, haren seme Karlomagno bihurtu zen errege. Karlomagnok erresuma zabaldu zuen. Gainera, kristautasunaren babesletzat aurkeztu zuen bere burua, eta erlijio hori inposatu zuen bere mendeko herrietan. Karlomagnok halako ospea eskuratu zuen, hainbestekoa, ezen aita santuak Mendebaldeko enperadore koroatu baitzuen 800. urtean. Inperio Karolingioaren hasiera izan zen hori.

Inperioaren antolaketa

Karlomagnok Akisgran hirian ezarri zuen Inperioaren hiriburua, eta han eraiki zuen bere jauregia. Konderritan eta marketan antolatu zuen Inperioa. Kondeak eta markesak ziren haien buru. Enperadoreak zuzenean aukeratzen zituen kargu horiek, eta haiek zin egin behar zioten leial izango zitzaizkiola.
Abeltzaintza eta nekazaritza ziren jarduera nagusiak. Karlomagnoren erregealdian pizkunde kulturala gertatu zen. Karlomagnok, analfabetismo maila handiaz jabeturik, garai hartako jakintsu handiak bildu zituen bere ingurura, eta eskolak sortu zituen monasterioetan.

Zer gertatu zen Karlomagno hil ondoren?

Karlomagno hiltzean, Inperioa desegiten hasi zen. Luis Errukitsua hil zenean, haren ondorengoen artean banatu zen Inperioa: Karlos Burusoilak mendebaldeko zatia jaso zuen; Luis Germanikoak, ekialdeko zatia; eta Lotariok, enperadore-tituluaz gain, beste bi anaien lurraldeen arteko eremua. Lotario hil zenean, 870. urtean, haren lurraldea beste bi erresumen artean banatu zen. Frantziako Erresuma eta Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu ziren horrela.

5. Bizantziar Inperioaren Bilakaera

Nola gobernatzen zuten Bizantziar Inperioa?

Antzinako Erromatar Inperioaren oinordeko izanik, Bizantziar Inperioak mila urte baino gehiago iraun zuen, hein handi batean egitura sendoa zuelako. Antolaketa horren gailurrean basileus delakoa edo enperadorea zegoen; hark biltzen zituen botere guztiak.

Justinianoren erregealdiaren distira

Bizantziar Inperioaren garairik onena Justiniano enperadorearen erregealdia izan zen. Bere emazte Teodorarekin batera gobernatu zuen 527tik 565era arte. Justinianok Erromatar Inperioaren batasuna berregiten saiatu zen. Oparoaldi ekonomiko handiko etapa izan zen, gainera. Horren adierazle, izugarri edertu zuten Konstantinopla. Inperioaren hiriburua Mediterraneoan merkataritza garatu zen eta urrezko txanponak egin ziren. Garapen kultural handiko garaia izan zen. Hiriburuaren kokapenari (Asia eta Europa artean) eta merkataritzaren garapen handiari esker, hainbat lurralderen eragina izan zuen Bizantziar Inperioak.

6. Bizantziar Inperioko Bizimodua

Erlijio-gatazkak

Erromatar eta greziar kristautasunaren arteko desadostasunak gero eta handiagoak ziren, eta 1054an Bizantziar Inperioan gertatutako krisirik sakonena sortu zen: Ekialdeko Zisma. Horrek behin betiko zatitu zituen Erromako Eliza Katolikoa, aita santuaren agintea aitortzen zuena, eta Bizantziar Eliza Ortodoxoa, Konstantinoplako patriarkaren agintea aitortzen zuena. Monje ortodoxoek Europako ekialdeko herriak ebanjelizatu zituzten.

Kultura eta artea

Bizantziar Inperioak, hasieran, erromatarren bizimoduari eutsi zion; baina, Justinianoren erregealdiaren ondoren, greziar elementuak hartzen hasi zen. Horrenbestez, greziera ezarri zen latinaren ordez, eta Bizantziar Eliza gero eta gehiago urrundu zen Erromako Elizatik. Kokapen geografikoari eta merkataritzaren garapenari esker, kultura askoren eragina izan zuen Bizantziar Inperioak: mendebaldeko Europakoak, islamiar munduarenak eta Asiakoak. Hainbat urtetan, Mediterraneoan kulturaren erreferentziazko eremua izan zen.

7. Islamaren Sorrera eta Bilakaera

Nola sortu zen islama?

Islama VII. mendean sortu zen, Arabiar penintsulan. Oso eremu lehorra zen inguru hura, ia basamortua. Arabiar gehienak politeistak ziren eta Meka hiri sakratutzat zuten. Itsaso Gorriaren inguruan klima ez zen hain gogorra, eta, horri esker, nekazaritzan jardun zezaketen herritarrek. Eremu hartan zeuden Medina eta Meka. Hiri horiek garrantzi handiko merkataritza-guneak ziren; izan ere, haietatik igarotzen ziren ekialdeko espeziak, zetak eta luxuzko beste produktu batzuk garraiatzen zituzten karabanak. Mahoma Mekan bizi zen. Familia dirudun bateko merkataria zen, eta erlijio berri bat predikatzen hasi zen: islama. Erlijio horrek defendatzen zuen jainko bakarra zegoela: Ala. Mekako merkatari aberatsek ordena sozialaren mehatxutzat hartu zuten Mahomaren mezua. Horren ondorioz, 622. urtean Mahomak Medinara alde egin behar izan zuen. Urte horri Hejira esaten zaio.

Preguntas frecuentes

Noiz eta nola zatitu zen Erromatar Inperioa?

395. urtean Teodosio enperadoreak Inperioa bitan zatitu zuen, errazago defendatzeko. Mendebaldekoak Erroma zuen hiriburu, eta Ekialdekoak Konstantinopla.

Nork amaitu zuen Mendebaldeko Erromatar Inperioa?

476an Odoakro germaniar buruzagiak Romulo Augusto azken enperadorea tronutik kendu zuen, eta horrela amaitu zen Mendebaldeko Inperioa.

Zer izan zen Inperio Karolingioa?

Karlomagnok sortutako inperioa da, 800. urtean aita santuak Mendebaldeko enperadore koroatu zuenetik hasi zena. Akisgran hartu zuen hiriburu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan zatitu zen Erromatar Inperioa bitan?
2. Nork kendu zuen tronutik Romulo Augusto, Mendebaldeko azken enperadorea?
3. Nolako ospea lortu zuen Karlomagnok 800. urtean?
4. Zein erlijio predikatu zuen Mahomak Mekan?
5. Zein gertaera izan zen 1054an?
6. Noiz izan zen Hejira?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.