Frankismoa Euskal Herrian: Diktadura, Erresistentzia eta Eraldaketa
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,68 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek frankismoaren eragina aztertzen du Euskal Herrian, 1939tik 1975era. Lehen zatian diktadura ezarri zen, eta erbesteko eta barneko erresistentzia azaltzen da, Baionako Hitzarmena barne. Bigarren zatian Elizaren jarrera aldatu zen, eta Añoveros gotzainaren kasua aztertzen da. Azkenik, diktaduraren ondorioak ekonomian, gizartean eta kulturan laburbiltzen dira.
Puntos clave
- Frankismo garaiko errepresioa etengabea izan zen: euskararen debekua, preso politikoak, torturak eta zentsura.
- Eusko Jaurlaritza erbestean jarraitu zuen, eta 1941ean Agirre lehendakaria Estatu Batuetara ihes egin zuen.
- 1947an eta 1951n greba orokorrak antolatu ziren; bietan errepresioa gogorra izan zen.
- 1953an Francok konkordatua hitzartu zuen Vatikanoarekin, eta 1955ean Espainia NBEan sartu zen.
- 1962an Vatikanoko II. Kontzilioan Elizaren antolakuntza modernizatzen hasi zen, eta Eliza herritarrengana hurbildu zen.
- 1959ko Egonkortze Planaren ondoren, industria berraktibatu zen eta hazkunde ekonomikoa iritsi zen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Iruzkin Historikoa: Frankismoaren Lehen Urteak (1939-1955)
- Gerra Zibilaren amaierak lau hamarkadatan luzatuko zen erregimen diktatoriala ekarri zuen, non Francok botere guztiak bere gain hartu zituen. Totalitarismo forma gogorra izan zen, batez ere, aurka aritu zirenen zapalketari dagokionez. Errepresioa tresna erabakigarria bihurtu zen erregimena kontrolpean mantentzeko. Erregimenaren ezaugarri esanguratsuenak hauek dira: autarkia, nazioarteko isolamendua eta katolizismoa, besteak beste.
- Oposizioa herrialdetik kanpo zein barruan eman zen. Barneko erresistentziari dagokionez, itxaropentsu erakusten ziren; izan ere, garai honetan oraindik uste zen aliatuek II. Mundu Gerra irabazten bazuten, Francoren erregimena desegin ahal izango zela, Errepublika eta Autonomia Estatutua berrezarriz.
- Kanpoko erresistentziari dagokionez, euskal abertzale eta oposizioko kide ugari Ipar Euskal Herrira eta Frantziar Estatura erbesteratu ziren, errepresiotik ihes egiteko. Halaber, 1936an sortutako Eusko Jaurlaritza Kataluniara joan zen Bizkaia frankisten esku erori zenean, eta gero Frantziar Estatura. Alemanek Frantzia hartu zutenean, Eusko Jaurlaritzaren kideak sakabanatu egin ziren: euskaldun asko deportatuak izan ziren eta askok erresistentzian eta aliatuekin borrokatu zuten. Agirre lehendakariak 1941ean Estatu Batuetara ihes egitea lortu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen Londresen eta New Yorken.
- Euskal Gobernua erbestearen eta estatuko barneko erresistentziaren arteko koordinazioa egiten saiatu zen, nahiz eta gero eta zailagoa izan erregimen frankista finkatzen joan zen heinean eta errepresio gogorragatik. Frankismoa oztopatzea eta euskal errefuxiatuak laguntzea izan zuten helburu.
- Barnetik ere egiten zitzaion aurre erregimenari; langileen aldetik, 1947an eta 1951n greba orokorrak antolatu ziren, eta bietan erantzun gisa emandako errepresioa gogorra izan zen. Euskal Elizaren sektore esanguratsu batek langileekin bat egin zuen; esaterako, Vatikanora bidali zuten idatzia frankismoa salatuz edo Egiz aldizkari klandestinoaren bitartez euskararen jazarpena eta askatasun eza salatzen zutena.
- Baionako Hitzarmen hau testuinguru horretan kokatzen da, zehazki Eusko Jaurlaritzak erbestetik burutzen zuen erresistentzian. Honela, oposizioak bateratuta, Errepublika, Estatutua eta Euskal Gobernuaren aldeko atxikipena aldarrikatu zuen.
- 1946an Frantziara itzuli zen Euskadiko Gobernua, baina 1947ko eta 1951ko grebak antolatu ondoren, Frantziar Gobernuak Euskadiko Gobernuaren Parisko bulegoak itxi zituen eta Euskadi Irratiko saioak debekatu zituen.
- Gerra Hotzan murgilduta, Estatu Batuek frankismoaren alde egitea erabaki zuten, eta 1955. urtean Espainia NBEan sartu zen, horrek kolpe gogorra suposatu zuen oposizioarentzat.
Ondorioak
1930eko hamarkadan lehen gobernu autonomikoak eratzea eta haiek egindako lana funtsezkoa izan zen diktadura osteko trantsizioan estatu osoan autonomia estatutuak lortzeko, horien artean Euskadikoa.
Halaber, Baionako Hitzarmena askatasun demokratikoaren nahiaren erakusgarri argia da. Izatez, hitzarmena sinatu zutenek ideologia desberdinetako erakundeetako ordezkariak izan arren, haien arteko desberdintasunak alde batera utzi eta elkartu egin ziren etsai komun baten aurka.
Frankismoa Euskal Herrian: Bilakaera eta Elizaren Papera (1955-1975)
- Gerra Zibilaren amaierak lau hamarkadatan luzatuko zen erregimen diktatoriala ekarri zuen, non Francok botere guztiak bere gain hartu zituen. Totalitarismo forma gogorra izan zen, batez ere, aurka aritu zirenen zapalketari dagokionez; Euskal Herria zapalduta egon zen ideologikoki eta kulturalki erregimenaren aldetik. Errepresioa tresna erabakigarria bihurtu zen erregimena kontrolpean mantentzeko. Erregimenaren ezaugarri esanguratsuenak hauek dira: autarkia, nazioarteko isolamendua, baita Elizarekin zuen harreman estua ere (nazional-katolizismoa).
- 60ko hamarkadako bilakaerak garapen ekonomiko handia ekarri zuen Egonkortze Planen bitartez, eta horrekin batera garapen sozialak ere bai, aldaketa politikorik gabe. Ekonomiaren garapenak ekarri zituen aldaketa sozialen ondorioz, gizartearen eta erregimenaren arteko kontraesana handitu egin zen. Beraz, erregimenaren kontrako protestak ugaritu egin ziren eta oposizioa indartu egin zen barnean zein kanpoan. Oposizioak gero eta beldur gutxiago zuen, eta sektore nagusiak langileak eta ikasleak ziren.
Elizaren Jarrera Aldaketa
- Eliza Erregimen Frankistaren oinarrietako bat izan zen. Francok konkordatua hitzartu zuen Vatikanoarekin 1953an, bere erregimenaren onarpena eskuratuz. Francok gotzainak aukeratzeko eskumena ere bazeukan. Alabaina, 60ko hamarkadan Elizaren jarrera aldatzen hasi zen, 1962an Vatikanoko II. Kontzilioan elizako antolakuntza modernizatzen hasi zelako. Eliza gehiago hurbildu zitzaien herritarrei, eta erregimenak apaizentzako espetxeak sortu zituen haren aurka egiten zutenentzat.
- Euskal Herrian apaiz belaunaldi berri baten sorrerarekin batera etorri zen oposizioaren zabaltze prozesua, gizartearen aldaketa progresiboa eta askatasun nahia. Langile mugimendura hurbilduz, Elizaren erregimenaren aurkako oposizioa indartu zen, eta horren adibide da 1960. urtean hainbat apaizek frankismoaren errepresioa eta Euskal Herriaren eskubideen zapalketa salatzeko egin zuten idatzia.
- Espainiar erregimena eta Vatikanoa elkarrengandik gero eta urrunago zeuden; Eliza gizartera hurbilduz joan zen eta azken horri barkamena eskatu zion egindako akatsengatik eta berradiskidetzeko tresna ez izateagatik, gerra osteko mendeku frankistaren aurrean beste alde batera begiratuz.
- 1970eko hamarkadan Añoveros gotzain nafarra izendatu zuten Bilboko apezpiku, eta berarekin gertatu ziren arazorik larrienak. Añoveros askatasunaren eta Euskal Herriaren eskubideen alde egiteko prest agertu zen beti. Sermoi hau erregimenarentzat kolpe gogorra izan zen, kolokan uzten baitzuen bere zilegitasuna. Añoveros Espainiar Estatutik kanporatzeko saiakera egin zuten, baina Vatikanoa bere ondoan mantendu zen. Orduan, argi geratu zen erregimenaren eta Elizaren arteko krisia.
Ondorioak
Eliza eta erregimenaren arteko talkarik handiena izan zen, eta horrek Francorekin Elizak zuen jarreraren inflexio puntu bat suposatu zuen, jarrera aldaketa nabarmen eta argia azalduz. Izan ere, Elizak erregimen frankista babesteari utzi eta haren aurka egiteari ekin zion. Halaber, Elizaren eboluzio horrek kalte handia eragin zion erregimenari, Eliza eta Gobernuaren arteko bereizketa suposatu zuelako. Euskarriak galdu izana eta frankismoa isolatuta gelditu izana kontuan hartu behar dira ulertzeko garai horretan frankismoaren amaiera gertu zegoela eta, beharbada, horren ondorioz egin zirela aldaketak.
Kausak: Frankismoaren Eragina Euskal Herrian
- Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Francoren diktadura ezarri zen, eta Euskal Herriak zigor berezia jasan zuen, errepublikaren aldeko jarreragatik. Euskal Autonomia Estatutuaren indargabetzea, Eusko Jaurlaritzaren erbesteratzea eta Kontzertu Ekonomikoaren kentzea (Gipuzkoa eta Bizkaian) zentralismoaren adibide argiak izan ziren.
- Errepresioa etengabea izan zen: euskararen debekua, preso politikoak, torturak eta zentsura ezarri ziren. Hasieran Eliza Katolikoa erregimenarekin bat egon zen, baina 60ko hamarkadan oposizioari babesa ematen hasi zen.
- Hasierako autarkiak eta isolamenduak miseria eta gabezia ekarri zituzten. Hala ere, 1959ko Egonkortze Planaren ondoren, industria sektorea berraktibatu zen, eta hazkunde ekonomikoa iritsi zen. Euskal Herriak portuak, lehengaien hurbiltasuna eta lan-indarra izateak industrializazioa bultzatu zuen, baina horrek ingurumen-kutsadura eta etxebizitza arazoak ere ekarri zituen.
- Espainiatik etorritako immigrazio masiboak hiri-hazkunde azkarra eta bizimoduaren aldaketa eragin zuen: kontsumo ondasunak hedatu ziren eta klase ertaina sortu zen. Aldi berean, oposizio politikoa eta soziala indartu zen: grebak, lan-gatazkak, sindikatu klandestinoak eta nazionalismoaren berpizkundea, non ETA sortu zen eta euskal kultura berpizten saiatu ziren ikastolak eta Ez Dok Amairu bezalako mugimenduak.
Ondorioak: Euskal Herriaren Eraldaketa Frankismopean
Frankismoaren diktadurak ondorio larri eta sakonak izan zituen Euskal Herrian:
Ekonomia eta Gizartea
- Ekonomikoki, eskualdea Espainiako lurralde industrializatuenetako bat bihurtu zen, batez ere siderometalurgian oinarrituta. Hala ere, sektore bakarraren menpekotasunak ahulezia estrategikoak ere ekarri zituen.
- Langile klasearen pisua handitu zen, eta burgesiaren eta klase ertain berri baten arteko desberdintasunak agerian geratu ziren.
- Hiri-hazkundeak eta immigrazioak gizartearen egitura aldatu zuten, baina horrek tentsio linguistikoak eta kulturaren mehatxuak ere sortu zituen. Gaztelania nagusitu zen, eta euskara arriskuan jarri zen.
Politika eta Erresistentzia
- Politikoki, oposizioaren antolaketa handitu zen: Elizak sektore batzuetan jarrera kritikoa hartu zuen; langile mugimenduak sindikatu klandestinoetan bildu ziren; ETAk borroka armatuaren bidea hartu zuen.
- Errepresioa oso gogorra izan zen, baina oposizioaren hazkundea geldiezina bihurtu zen.
Kultura eta Identitatea
- Gizarte eta kultura arloan, immigrazioak eskualdeko errealitate demografikoa eta kulturala aldatu zuen. Hirigune handietan kultura desberdinen bizikidetza zaila izan zen hasieran.
- Hala ere, euskara eta euskal kultura berriz piztu ziren, batez ere ikastolen sorrera eta mugimendu artistiko eta musikalen bidez (Ez Dok Amairu, bertsolaritza berritua, besteak beste).
Frankismoaren amaieran, Euskal Herriak modernizazio ekonomiko eta sozialaren ondorioak pairatu zituen, baina, aldi berean, identitate nazionalaren eta eskubide politikoen aldeko aldarrikapenak inoiz baino indartsuagoak ziren.
Preguntas frecuentes
Zer izan zen Baionako Hitzarmena?
Eusko Jaurlaritzak erbestetik egindako erresistentziaren testuinguruan sinatu zen. Oposizioak batuta, Errepublika, Estatutua eta Euskal Gobernuaren aldeko atxikipena aldarrikatu zituen.
Zer eragin zuen Añoveros gotzainaren sermoiak?
Erregimenarentzat kolpe gogorra izan zen, bere zilegitasuna kolokan uzten baitzuen. Erregimenak Añoveros Espainiako Estatutik kanporatzen saiatu zen, baina Vatikanoak bere ondoan mantendu zen.
Zer izan zen Egonkortze Plana?
1959ko Egonkortze Plana izan zen. Plana ondoren, industria sektorea berraktibatu zen eta hazkunde ekonomikoa iritsi zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.