Frankismo berantiarraren krisia eta Trantsizioaren oinarriak: laburpena
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,03 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak frankismo berantiarraren krisiaren kausak (ekonomikoak, politikoak, sozialak eta Elizakoak) eta horren ondorioak azaltzen ditu, Trantsizio demokratikoaren oinarriekin batera. Gainera, Municheko Kongresuaren dokumentua eta 1967ko Estatuaren Lege Organikoa aztertzen ditu iturri historiko gisa.
Puntos clave
- 1973ko petrolio krisiak Espainiako ekonomia kolpatu zuen, eta turismoaren beherakadak, inflazioak eta langabeziaren igoerak krisi soziala eragin zuten.
- 1973an Carrero Blanco hil zuen ETAk, eta horrek erregimenaren barne krisia larriagotu zuen.
- 1977an lehen hauteskunde libreak egin ziren, eta UDCk irabazi zituen.
- 1978ko Konstituzioak sistema parlamentarioa ezarri zuen eta autonomia-prozesua ekarri zuen.
- 1986an Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zen.
- Municheko Kongresua (1962) demokrazia eta askatasunen aldeko bost puntuko zehaztapena izan zen, eta Francok errepresioz erantzun zuen.
- 1967ko Estatuaren Lege Organikoak frankismoaren oinarri ideologikoak finkatu zituen, botere osoa Francoren esku utzita.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Kausak
Frankismo berantiarraren krisiak hainbat arlotan izan zituen arrazoiak, eta horien ondorioz erregimena gero eta ahulagoa bihurtu zen. Ekonomikoki, 1960ko hamarkadako hazkundea ez zen sendoa izan, eta 1973ko petrolio krisiak Espainiako ekonomia kolpatu zuen. Turismoaren beherakadak, emigrazioaren ahultzeak, kanpoko inbertsioen jaitsierak, inflazioak eta langabeziaren igoerak krisi soziala eragin zuten, gatazka laboralak eta protestak areagotuz.
Politikoki, erregimenak demokraziarako irekiera ukatu zuen bitartean, oposizioa antolatzen eta indartzen joan zen, inmobilistekin batera, Junta Democrática bezalako erakundeekin. 1973an, Juan Carlos Borboikoa oinordeko eta Carrero Blanco presidenteorde izendatu ziren, baina ETAk Carrero Blanco hil zuen, eta horrek erregimenaren barne krisia larriagotu zuen. Sozialki, langile eta ikasleen mobilizazioak gero eta ugariagoak eta erradikalagoak izan ziren, eta Katalunian zein Euskal Herrian nazionalismoak indarberritu ziren. Euskal Herrian, bereziki, ETAren sorrerak (1959) eta Burgosko prozesuak erregimenaren kontrako mobilizazio handiak piztu zituzten.
Azkenik, Eliza Katolikoaren zati batek, Vatikanoko II. Kontzilioaren eraginez, diktaduratik aldentzen hasi zen, eta apaiz batzuek protestetan parte hartu zuten, 1974an Añoveros auzia gertakaria sortuz.
Ondorioak
Politikoki, Francoren heriotzaren ondoren, Trantsizioari ekin zitzaion eta Espainia demokraziarantz abiatu zen. Juan Carlos errege izendatu zen, Erreforma Politikorako Legea onartu zen, eta 1977an lehen hauteskunde libreak egin ziren eta UDCk irabazi zituen (Unión de Centro Democrático). Alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu ziren, Moncloako Ituna eta Amnistia Legea sortu ziren. 1978ko Konstituzioak sistema parlamentarioa ezarri zuen. Honek autonomia-prozesua ere ekarri zuen, 17 autonomia erkidego eta 2 hiri autonomo sortuz, eta EAEko Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foru Hobekuntza indarrean jarri ziren, 1979 eta 1982an. Hala ere, indarkeria politikoak (ETAren ekintzak, Atochako eta Gasteizko sarraskiak) eta 1981eko estatu-kolpe saiakerak Trantsizioa ezegonkortu zuten.
Ekonomikoki, isolamendua amaitu zen, eta Espainiak nazioartean integratzeko aukera izan zuen, 1986an Europako Ekonomia Erkidegoan sartuz.
Sozialki, gizarte irekiago bat eratu zen, oinarrizko eskubideak onartu ziren, eta gizarte mugimendu berriak agertu ziren. Aldi berean, frankismoaren iraganaren inguruan “ahazturaren politika” eta memoria historikoaren inguruko eztabaidak piztu ziren. Euskal Herrian, kulturaren berpizkundea eta aktibismo soziala nabarmendu ziren.
19. testua: Municheko Kongresua
Aztergai dugun testua Europar Mugimenduaren Kongresuak Munichen hartutako Erabakiaren (1962-06-08) zati bat da. Testua kokatze aldera, jatorriari, edukiari eta formari dagokienez, testu historikoa da (lehen mailako iturria), politikoa (erregimen frankistaren politikari egindako kritika) eta zirkunstantziala.
Egilea kolektiboa da: Municheko Europar Mugimenduaren Kongresuan batu ziren Espainiako 118 ordezkariak izan ziren. Beraz, testu publikoa da. Dokumentuaren helburu nagusia zera izan zen: batetik, nazioarteko iritzi publikoaren aurrean salatzea 1962an Espainian ohikoa zen zapalketa-egoera; bestetik, erregimen frankistako agintariei jakinaraztea zer baldintza bete behar zituzten Europako erakundeetan sartzeko.
Testuaren analisian, honako ideia hau azpimarratu behar da: sistema liberal demokratikoak ziren nagusi garai hartan Europako mendebaldeko estatuetan, eta giza eta gizarte-eskubideak bermatuta zeuden. Horren haritik, bost puntuko zehaztapena jaso zen dokumentuan:
- Erakunde eta gobernu demokratikoak bultzatu behar dira, herriaren parte-hartzean oinarrituak.
- Norbanakoaren eskubide guztiak errespetatu behar dira: askatasuna eta zentsurarik gabeko bizitza.
- Estatuaren barnean nortasun berezia duten komunitateak onartu behar dira.
- Langileen eskubideak bermatu behar dira: sindikatu libreak eta greba egiteko eskubidea.
- Ideologia guztien aldeko alderdi politikoak sortzeko eskubidea aldarrikatzen da, alderdi bakarraren (FET y de las JONS) aurka.
Azkeneko paragrafoan, hau esaten da: baldintza hauek betez gero, Espainiak Europar Komunitatean sartzeko aukera izango du, betiere bide baketsuak erabiliz.
1960ko hamarkadaren hasieran, Espainia frankista nazioarteko isolamendutik ateratzen hasi zen. Hasieran Mendebaldeko herrialdeek mesfidati ziren, baina Gerra Hotzaren testuinguruan, AEBek Francoren erregimena onartu zuten antikomunismoaren aliatu gisa, eta 1953an hitzarmen militar eta ekonomiko bat sinatu zuten. Urte berean, Vatikanoarekin Konkordatua sinatuta, Elizaren babesa ere lortu zuen. Horri esker, Espainia 1955ean Nazio Batuetan sartu zen. Hala ere, Mendebaldeko Europako estatuek jarrera kritikoagoa mantendu zuten, eta Europar Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera baztertu zuten 1962an, Espainian jarduera demokratikorik ez zegoelako. Aldi berean, Egonkortze eta Garapen Planek ekonomia bultzatu zuten, baina gizartean aldaketa sakonak ekarri zituzten: langile eta ikasleen protestak, grebak eta eskubide politikoen aldeko mugimenduak areagotu ziren. Testuinguru horretan, oposizioko 118 kidek parte hartu zuten Municheko Kongresuan, non frankismoaren amaiera eta demokraziaren aldeko neurriak aldarrikatu zituzten: alderdi politikoen eta sindikatuen legeztatzea, eskubide zibilen errespetua eta eskualdeen nortasunaren aitortza. Francok erantzun gogorra eman zuen, parte-hartzaileak zigortuz eta Ordena Publikoaren Auzitegia sortuz.
Bukatzeko, Municheko Erabakiak Francoren erregimena demokraziarantz hurbilarazteko saiakera garrantzitsua izan zen, nahiz eta Francok errepresioz erantzun. Dokumentuak Europar integraziorako ezinbesteko baldintzak jasotzen zituen. Espainian eragin politiko praktiko handirik ez zuen izan, baina oposizioaren lana indartu zuen. Gobernuak errepresio gogorra aplikatu zuen, baina ez zuen oposizioa isilarazi. Garrantzitsua da, gainera, aurretik erregimenarekin lotura izan zuten indar batzuk ere oposiziora pasatzen hasi zirela.
20. testua: Estatuaren Lege Organikoa
Aztergai dugun testua Estatuaren Lege Organikoaren zati bat da. Testua kokatze aldera, jatorriari, edukiari eta formari dagokienez, testu historikoa da (lehen mailako iturria), politikoa (Estatu frankistaren antolamendu politikoa finkatu zuen) eta juridikoa (lege bat).
Egilea Gorte frankistak izan ziren; hala ere, Franco bera har daiteke egile nagusitzat. Beste politikari frankista batzuek zirriborroa prestatu arren, Francok berak eduki zuen protagonismorik handiena gero, berak aurkeztu baitzuen Gorteetan. Testua publikoa da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta nazioari zuzendu zitzaion. Legearen helburu nagusia zera izan zen: frankismoak jada emandako legeak bateratzea, konstituzio moduko bat idazteko asmotan. Lege Organikoa 1967ko urtarrilaren 11n argitaratu zen, Gorteetan onartu ondoren.
Testuaren analisian, honako ideia hau nabarmendu behar da: Estatuaren Lege Organikoak estatua erakundetzea zuen helburu, eta horretarako aurreko lege guztiak bildu zituen. Artikulu hauek azpimarratu behar dira:
- 1. artikulua: Espainia Erresuma gisa definitzen da, Estatuaren nagusitasuna azpimarratuz; Estatua da erakunderik gorena.
- 2. artikulua: Subiranotasun nazionala bakarra, zatiezina eta ordezkaezina dela aldarrikatzen du; herria da subiranoa, ez herritarrak, eta Estatuaren osotasunarekin identifikatzen da.
- 3. artikulua: Estatuaren egitura botere-batasunean eta funtzioen koordinazioan oinarritzen da; helburu nagusiak barne batasuna, segurtasuna eta Mugimendu Nazionalaren printzipioak betetzea dira.
- 6. artikulua: Estatuburuak botere guztiak metatzen ditu: legegilea, betearazlea eta judiziala; armadaren eta alderdi bakarraren burua da, eta eskumen zabala du, hala nola grazia-eskubidea, kargu publikoak ematea eta ordezkaritza diplomatikoa.
- 14. artikulua: Estatuburuaren eta gobernuburuaren arteko banaketa ezartzen da, baina estatuburuak izendatzen du gobernuburua, eta honek espainiarra izan behar du.
Testuinguru historikoan, Estatu frankistaren zuzenbide-egitura eta politika-sistema Gerra Zibiletik aurrera eraiki ziren, Francoren botere pertsonalaren inguruan. 1938an, Francok Estatuaren gobernua eratu zuen Burgosen, eta botere guztiak bereganatu zituen. Indar politiko guztiak alderdi bakarrean bildu zituen (FET-JONS), eta Lanaren Forua ezarri zuen sindikatu bakarrarekin. 1939ko Erantzukizun Politikoen Legeak oposizioa zapaltzeko balio izan zuen. II. Mundu Gerraren ondoren, kutsu faxistak estaltzeko, lege berriak sortu ziren: 1942ko Gorteen Legea, 1945eko Forua eta Erreferendum Legea, eta 1947ko Ondorengotza Legea, non Franco estatuburutzan finkatu zen. 1958an, Mugimenduaren Printzipioek aurreko guztiak bildu zituzten. 1967ko Estatuaren Lege Organikoak, irudi-garbiketa helburu, Estatuaren antolaketa berria proposatu zuen: Gorteak eguneratu zituen, eta Estatuburua eta Gobernuburua bereizi zituen (izendapena Francoren esku). Juan Carlos 1969an Francoren ondorengo izendatu zen, eta 1973an, Carrero Blanco gobernuburu bihurtu zuen frankismoaren jarraipena bermatzeko. Hala ere, ETAk Carrero hil zuen urte horretan, eta Arias Navarro izendatu zen ordezko. Azken batean, Lege Organikoak ez zuen frankismoaren funtsezko ideologia aldatu: zentralismoa, katolizismoa eta botere metaketa mantendu ziren.
1967ko Estatuaren Lege Organikoak frankismoaren oinarri ideologikoak finkatu zituen eta boterearen banaketa formal bat ezarri zuen, baina Francok botere osoa mantendu zuen. Helburua frankismoa bere heriotzaren ondoren ere mantentzea zen, nahiz eta hori ez lortu. Gizarteak, oro har, ez zuen asebetetzeko modukotzat jo legea, benetako demokrazia eta askatasuna eskatzen baitzituen. Horren ondorioz, oposizioa indartu eta protesta sozialak ugaritu ziren. Hala ere, Francok agintean jarraitu zuen hil arte.
Preguntas frecuentes
Zergatik izan zen krisi ekonomikoa frankismo berantiarrean?
1960ko hamarkadako hazkundea ez zen sendoa izan, eta 1973ko petrolio krisiak Espainiako ekonomia kolpatu zuen. Turismoaren beherakadak, emigrazioaren ahultzeak, inbertsioen jaitsierak, inflazioak eta langabeziaren igoerak krisi soziala eragin zuten.
Zer ondorio izan zituen Carrero Blancoren heriotzak?
ETAk 1973an hil zuen Carrero Blanco, eta horrek erregimenaren barne krisia larriagotu zuen.
Zein izan ziren Trantsizioaren urrats nagusiak?
Erreforma Politikorako Legea onartu zen, 1977ko hauteskunde libreak egin ziren, alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu ziren, eta 1978ko Konstituzioak sistema parlamentarioa ezarri zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.