XIX. mende amaierako Euskal Herria: industria, protekzionismoa eta politika

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,13 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak XIX. mende amaierako Euskal Herriko industrializazioa, protekzionismoaren eta librekanbioaren arteko eztabaida, Bizkaiko meatzarien bizi-baldintzak eta euskal nazionalismoaren eta sozialismoaren hastapenak aztertzen ditu. Federico Etxebarriaren hitzaldia, Vicente Blasco Ibañezen "El Intruso" eleberriaren pasartea, Euskeldun Batzokijaren estatutuak eta "La Lucha de Clases" egunkariko artikulua dira iturri nagusiak. Testuek Berrezarkuntzako ekonomia eta gizarte krisia ulertzen laguntzen dute.

Puntos clave

  • Federico Etxebarriak 1893an Bilbon protekzionismoaren alde egin zuen, muga-zergen ezabapenak Bizkaiko industriari kalte egingo ziola esanez.
  • 1892an Canovasen kontserbadoreek arantzel gogorragoak ezarri zituzten, eta 1893an liberalek librekanbiora bueltatzea erabaki zuten.
  • Bizkaiko burdina Erresuma Batura esportatu zen, eta barrakoiak eta kantinak langileen esplotazioaren adierazle izan ziren.
  • 1890eko greba lanaldia 10 orduetara murriztea lortu zuen, baina higiene eta osasun baldintzak larriak izaten jarraitu zuten.
  • Sabino Aranak 1894an Euskeldun Batzokija sortu zuen, eta handik EAJ sortu zen; 1906an Sabino hilda zegoela alderdiak lehen asanblada egin zuen.
  • Sozialismoa 1886an Facundo Perezagak Bilbon sortutako lehen erakundearekin hasi zen, eta Tomas Meabek "La Lucha de Clases" egunkaria sortu zuen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Federico Etxebarria eta Protekzionismoaren Defentsa

Aztertuko dugun testuak Federico Etxebarria alderdi liberaleko kide eta enpresari euskaldunak 1893ko abenduan ospatutako mitinean emandako argudioak batzen ditu. Librekanbismoari eta protekzionismoari buruzko ikuspegi subjektiboa ematen duenez, testu narratiboa da. Edukiaren arabera, politikoa eta ekonomikoa da; antzinean idatzitako testua denez, lehen mailako iturria da. Egilea Federico Etxebarria denez, banakako testua da; bestalde, helburu sozialak dituenez eta mitin baten transkripzioa denez, testu publikoa da.

Federico Etxebarriaren hitzaldia Bilbon ospatu zen 1893ko abenduaren 9an, Berrezarkuntzaren garaian, Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetzan. 1885ean Alfontso XII.a hil zenean, Maria Kristinak erregeordetza hartu zuen 1902ra arte. Bere erreginaldian, Espainiako bigarren industrializazioa gertatu zen Euskadin, garrantzi handia izango zuena.

Euskal Industriaren Garapena eta Protekzionismoa

Testuaren gaia Euskal industriaren garapenaren alde egiteko Etxebarriak protekzionismoaren alde egindako defentsa da. Lehen paragrafoan, muga-zergen sistemaren ezabapenaren ondorioak adierazten dira: industria-ekimenen hondamendia, muga-zergen araubidearen babesean garatutakoei kaltegarri izango zaiela, eta industria siderurgikoko fabrikek porrot egitea (adibidez, Labe Garaiak edo Deustuko lantegiak).

Bigarren paragrafoak Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun komertzialak euskal industriarako izango lituzkeen ondorioak eta erregimen protekzionista mantentzeko gobernuari egindako eskaerak azaltzen ditu, itunari amaiera emateko eskatuz.

Kontzeptu Ekonomiko Nagusiak

Testuan bi kontzeptu garrantzitsu agertzen dira:

  • Protekzionismoa: Herrialdeko produktuak babesteko produktu kanpotarrei zergak ezartzen dizkien politika ekonomikoa.
  • Librekanbismoa: Herrialdeen arteko produktu-trukea bultzatzen duen politika, industria indartsuko herrialdeek bultzaturikoa.

Aztertzeko proposatutako testuak 1893ko abenduan Bilbon Federico Etxebarriak egin zuen printzipio ekonomiko protekzionistaren defentsa biltzen du. Librekanbismoarekin etengabeko eztabaida sortzen da Estatuak merkataritza-politikan parte ez hartzea erabakitzen duenean. Bi jarrerek dituzte beren abantailak eta desabantailak.

Testuinguru Historikoa eta Politika Ekonomikoa

1868ko iraultzan, liberal progresisten garaipenarekin, librekanbioaren aldeko iritziak nagusitu ziren. Figuerolaren arantzelak asko gutxitzen zituen atzerriko produktuei ezarritako aduana-tarifak. Baina handik gutxira, Alemanian, batasun politikoa lortu ondoren, industrializazio azkar eta indartsua lortu zuten politika protekzionista bati jarraituz. Hala, estatu askotan, baita Espainian ere, protekzionismoaren aldeko iritziak nagusitzen hasi ziren. 1892an, Canovasen kontserbadoreak zeuden gobernuan eta arantzel gogorragoak ezartzea erabaki zuten. Baina 1893an liberalak zeuden gobernuan eta librekanbiora bueltatzea erabaki zuten.

Etxebarriak defendatzen zuen protekzionismoa ezabatzea herrialdeko ekonomiarentzat oso larria izango zela. Bere ustez, erabaki honek etorkizuneko ekimenekin eta proiektu industrialekin bukatuko luke, eta izugarrizko kolpea emango lieke Bizkaiko lantegi askori, muga-zergen legearen babespean sortu, handitu eta berritu baitziren. Bizkaiarentzat oso kaltegarria izango zen bere industria-sektore guztietan.

Hori dela eta, merkataritza-itunaren ondorio larriak Bizkaian ez ezik herrialde osora ere zabalduko zirela baieztatzen du, Madril edo Bartzelona bezalako gune garrantzitsuak joz. Etxebarriak defendatzen du Estatuak muga-zergen legea errespetatu eta Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna bertan behera utzi behar duela.

Burgesiaren eta Oligarkiaren Eskaerak

Burgesek, oligarkek eta lantegietako jabeek protekzionismoa eskatu zuten Berrezarkuntzan zehar (1875-1923). 1892an, produktu kanpotarrei muga-zergen erregimena jarri zitzaien barne-ekoizpenari mesede egiteko. Bizkaiko siderurgiarentzat onuragarria izan zen, kanpoko lehiari aurre egin ahal ziolako. Horrela, herrialdeko burdin ekoizle nagusi bihurtu zen eta beste sektore batzuk garatu ziren: metalurgia, ontzigintza, etab.

Testua garrantzitsua da Espainiako industrializazio-prozesuaren zailtasunak ulertzeko. Nahiz eta XIX. mendearen amaieran industriaren garapena garrantzitsua izan, Espainiako eta Euskadiko industria ez zen gai atzerriko produktu merkeagoei aurre egiteko babesik gabe.

Bizkaiko Meatzarien Bizimodua: "El Intruso" Eleberria

Aztertuko dugun testua Vicente Blasco Ibañezen El Intruso eleberriaren pasartea da. Honetan, XX. mendearen hasieran Bizkaiko burdin meategietako langileen bizi-egoera deskribatzen da, batez ere "peoien etxea" edo barrakoiak azpimarratuz.

Lehen mailako testu narratiboa da eta edukiaren arabera testu soziala da. Idazlea Vicente Blasco Ibañez (1867-1928) eleberrigile valentziarra da. Liburua Valentzian argitaratu zen 1904an, Bizkaiko ustiakuntza gertatzen ari zen garaian, industrializazioaren bigarren fasean.

Meatzarien Lan eta Bizi Baldintza Gogorrak

Lehen paragrafoan "peoien etxea" eta Aresti pertsonaia aipatzen dira. Barrakoiak meategien jabearenak ziren, eta meatzariek alokatu egiten zituzten langilezainen kontrolpean bizitzeko. Aresti pertsonaia Areilza medikuarengan oinarrituta dago, Trianoko ospitalean XIX. mende amaieran aritutakoa. Testuak ikuspuntu ezezkorra eta gordina adierazten du.

Hasieran, etxebizitzari buruz hitz egiten du; lanaldi gogorraren ondoren (blokeak apurtu, bagonetak bete), meatzariak baldintza osasungaitzetan egiten zuen lo. Paragrafoak dioen bezala: "Izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen".

Harrobiak eta Etorkinen Egoera

Bigarren paragrafoan harrobiei buruz hitz egiten du. Bereizketa egiten du harrobiaren eta meategiaren artean; lehenak arriskutsuagoak ziren eta ez zuten prestakuntzarik behar. Horregatik, harrobietara peoi asko heltzen ziren, batez ere Gaztelatik, goseak bultzatuta. Paragrafoa baieztapen demagogiko batekin bukatzen da: pertsonek etortzeari utziko baliote, egoera konponduko litzatekeela, garai hartako sindikalismoaren berezko diskurtsoa zena.

Industrializazioa eta Gizarte Krisia Bizkaian

Muskizko burdinaren erauzketa 1855etik aurrera (Bessemer bihurgailuarekin) ugaritu zen. Burdin gehiena Erresuma Batura esportatu zen, enpresari batzuei izugarrizko etekinak emanez. Hazkunde demografikoa desantolatua izan zen eta barrakoiak ezarri ziren ehunka peoi pilatzeko. Patronoek eraikin makalak egin zituzten eta langileak han bizitzera eta "kantinetan" erostera behartuta zeuden, non prezioak altuak eta kalitatea baxua zen.

Egoera honek 1890eko greba sortu zuen, lanaldia 10 ordura murriztu zuena eta barrakoien zein kantinen aurka borrokatu zuena. Testu honek azalpen gordina ematen digu: soldata baxuak, osasun-gaitzak eta esplotazioa, langile-mugimendu indartsu baten sorrera eragin zutenak.

Euskeldun Batzokija: Nazionalismoaren Hastapenak

Aztertuko dugun testua Euskeldun Batzokijaren estatutuak dira. Lehen batzokia arautzen zuten legeak dira, "Jaun Goikua eta Lege-Zarra" lemaren menpe. Testu politikoa eta lehen mailakoa da. Egileak Sabino eta Luis Arana izan ziren (1894).

Estatutuen Eduki Nagusia

Zortzi artikuluk osatzen dute testua, Sabino Aranaren ideologia nazionalistaren oinarriak azalduz:

  • 1. art: Batzokiaren helburua nazionalisten arteko harremanak sortzea da, EAJ alderdi indartsua izateko.
  • 3. art: Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango dela dio.
  • 4. art: Foruen berrezarkuntza eta independentzia beharrezkoak direla dio, euskal sistema tradizionala berreskuratzeko.
  • 8. art: Euskal Herriaren osaera definitzen du: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe-Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa.

Nazionalismoa industrializazioak sortutako krisiaren ondorioz sortu zen. Aranak arrazan, hizkuntzan, lege zaharretan eta ohituretan oinarritu zuen bere pentsamendua, 1876ko foruen abolizioari erantzun nahian.

EAJren Sorrera eta Bilakaera

1894an sortutako elkartea agintariek debekatu eta Sabino preso sartu zuten. Hala ere, abertzaletasunaren ideiak zabaldu ziren eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zen. Denborarekin, barne-tentsioak sortu ziren independentisten eta autonomisten artean. 1906an, Sabino hilda zegoela, alderdiak bere lehen asanblada egin zuen eta sektore desberdinak aldizkarien inguruan bildu ziren (Euskalduna eta Aberri).

Sozialismoa eta Langileen Borroka Bizkaian

Aztertuko dugun testua "La Lucha de Clases" egunkari sozialistan argitaraturiko artikulua da (1896). Testu politiko eta soziala da, Bizkaiko meatze-aldeko langileen bizi-baldintza larriak salatzen dituena.

Salaketa eta Aldarrikapen Sozialistak

Artikuluan, derrigorrezko kuartelak (barrakoiak) eta dendak (kantinak) mantentzearen aurka borrokatzeko deia egiten da. 1890eko grebarekin lanaldia murriztea lortu bazen ere, higiene eta osasun egoerak larriak izaten jarraitzen zuten. Testuak dioen bezala, langileen borrokak bakarrik aldatuko du egoera, grebarako eskubidea aldarrikatuz.

Sozialismoaren Hedapena Euskadin

1886an Facundo Perezaguak fundatu zuen lehen erakunde sozialista Bilbon. Sozialismoa milaka langile mobilizatzeko indar bihurtu zen, batez ere etorkinen artean. 1890eko greba mugarri bat izan zen, Loma jeneralaren itunarekin amaitu zena, langileen aldeko neurriak lortuz.

Tomas Meabek, nazionalismoaren transfugak, alderdiaren gazte-erakundea eta "La Lucha de Clases" egunkaria sortu zituen. Egunkari hau pentsamendu sozialistaren bozeramaile bihurtu zen, nazionalismoaren aurka eginez. Testu honek klase-borrokaren garrantzia eta industrializazioak ekarritako esklabotasun berriaren aurkako erresistentzia erakusten du.

Preguntas frecuentes

Zer da protekzionismoa?

Protekzionismoa herrialdeko produktuak babesteko produktu kanpotarrei zergak ezartzen dizkien politika ekonomikoa da. Testuaren arabera, Etxebarriak eta Bizkaiko burdin-industriak politika hau defendatu zuten.

Zein da librekanbioaren eta protekzionismoaren arteko ezberdintasun nagusia?

Librekanbioak herrialdeen arteko produktu-trukea bultzatzen du, protekzionismoak berriz kanpoko produktuak zergapean jartzen ditu barne-ekoizpena babesteko. Testuan bi jarrera hauek eztabaida etengabean daude.

Nork sortu zuen Euskeldun Batzokija?

Sabino eta Luis Arana anaiek sortu zuten 1894an. Batzokiaren estatutuek Sabino Aranaren ideologia nazionalista azaltzen dute.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz egin zuen Federico Etxebarriak protekzionismoaren aldeko hitzaldia?
2. Zein zen Bizkaiko burdina nagusiki esportatzen zen herrialdea?
3. Zer izena zuten langileak bizitzeko patronoek eraikitako eraikinek?
4. Zein urte tan izan zen 1890eko greba, lanaldia 10 ordura murriztu zuena?
5. Nork sortu zuen lehen erakunde sozialista Bilbon?
6. Zein eleberrik deskribatzen du Bizkaiko meatzarien bizitza?
7. Zein izan zen EAJren aurrekoa sortu zuten elkartearen izena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.