Valençayko Ituna eta Fernando VII.a Espainiara itzulera: Hirurteko Liberala eta absolutismoa
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,86 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak Valençayko Itunaren ostean Fernando VII.a Espainiara itzultzea azaltzen du, 1814ko Pertsiarren Manifestua eta Valentziako Dekretua barne. Absolutismoaren berrezarpena, liberalen errepresioa eta erbestaldia aztertzen ditu. Ondoren, 1820tik 1823ra bitarteko Hirurteko Liberala, Aliantza Santuaren esku-hartzea eta 1823tik 1833ra bitarteko absolutismo berriztatua deskribatzen ditu.
Puntos clave
- 1814ko apirilean Fernando VII.a Valentzian lehorreratu zen eta Pertsiarren Manifestua argitaratu zen.
- 1814ko maiatzean Valentziako Dekretuak Cadizko Gorteen legeak abolitu zituen eta botere absolutua berrezarri zen.
- Liberalek errepresioa, espetxea, erbestea eta heriotza-zigorra jasan zuten.
- 1820an Rafael de Riego-k zuzendutako altxamenduak 1812ko Konstituzioa berreskuratu zuen: Hirurteko Liberala (1820-1823).
- Hirurteko Liberalean Euskadiko foruak abolitu, aduanak kostaldean ezarri eta salbuespenak kendu zituzten.
- 1823an Aliantza Santuak armada bidali zuen eta Fernando VII.ak botere absolutua berrezarri zuen 1833ra arte.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Valençayko Itunaren ostean Fernando VII.a Espainiara itzuli zen, Valentzian lehorreratu zen 1814ko apirilean, eta aldi berean Pertsiarren Manifestua argitaratu zen, Cadizko Gorteetako diputatu absolutistek sinatuta. Erregeak Valentziako Dekretua 1814ko maiatzean eman zuen. Hau estatu-kolpe bat izan zen: monarkiak botere absolutua berrezarri zuen, eta Cadizko Gorteen lege guztiak abolitu zituen. Etapa horren ekimen guztiak ezabatu nahi zituzten eta prozesu iraultzaile hartan parte hartu zuten pertsona guztiak baztertu eta jazarri. Fernando VII.ak martxan jarritako politikak ideia obsesiboa zuen helburu, iraganera itzultzera izan zen. Cadizen abolitu zituzten erakunde feudalak, zergak, Inkisizioa….berrezarri egin ziren. Errepresioa, espetxea, erbestea eta heriotza-zigorra ekarri zizkien iraultza liberaleko buruei, nahiz eta liberalek Fernando VII.aren alde gerran borrokatu. Haren ondorioz izan zen Espainia garaikideko lehen erbestaldia-frantsestuena eta liberalena. Erresuma Batura eta Frantziara joan ziren Ezengonkortasun handiko etapa izan zen, gobernu txarraz gain ogasunak porrot egin zuen. Gainera, Fernando VII.aren erregealdian Espainiak bere kolonia gehiengoak galdu zituen. Liberalek, eta erbesteratuak egon ziren herrialde haietatik, sistema konstituzional bat ezartzeko konspirazioak sustatu zituzten etengabe. Liberalek herriaren babesa ez zutenez, pronuntziamendu militarren etapa luze bat hasi zen XIX.mende osoan eta XX.mendean ere, iraun zena Espainian. Porrot batzuek ondoren, 1820 urtean armada altxatu egin zen Sevillan, Rafael de Riego teniente koronela izan zituen buru. Iraultza Andaluzian eta Espainiako beste hiri batzuetan zabaldu zen eta erregeak 1812ko konstituzioari zin egin zion Hirurteko Liberala hasten. Erregeak konstituzioari zin egin ondoren liberal nabarmenek osatutako gobernu bat eratu zuten; hala Cadizko Gorteen dekretu asko berreskuratu zituen, legegintza-lana hasi zen. Hirurteko Liberala deitzen da (1820-1823.) Euskadin foruak abolitu, aduanak kostaldean ezarri eta salbuezpenak nahiz pribilegioak bertan behera utzi zituzten. Gobernu liberal honek bi etsai handi izan zituen: Batetik, naziorteko egoera, Europan monarkia absolutistak nagusi baitziren, eta bestetik, FernandoVII.aren jarrera beligerantea, ahalik eta gehien konspiratu baitzuen sistema konstituzionala amaitzeko. Asmo horrekin, Aliantza Santuak esku hartu zuen eta armada handi bat bidali zuen ”San Luisen Ehun Mila Semeak”, hauek Espainia inbaditu zuten, oposizioa txikia baitzen. Fernando VII.ak botere absolutua berrezarri zuen (1823tik 1833urte arte). Berriro, lehen urteetan bezala errepresio handia egon zen. Hamarkada honetan, euskal foruak erabat indarrean egon ziren, aurreko aldaketak kentzen. Errengialdearen azken urteetan, Fernando VII.arentzako arriskurik handiena absolutistengandik etorri zen. Erregea hiltzerakoan gerra zibila piztu eta absolutismoa amaitu zen Espainian
Preguntas frecuentes
Noiz itzuli zen Fernando VII.a Espainiara?
1814ko apirilean lehorreratu zen Valentzian, Valençayko Itunaren ostean.
Zer izan zen Hirurteko Liberala?
1820tik 1823ra bitarteko garaia da, non Riegoren altxamenduaren ondoren erregeak 1812ko Konstituzioari zin egin zion eta gobernu liberal bat eratu zen.
Nork berrezarri zuen absolutismoa 1823an?
Aliantza Santuak bidalitako armada, San Luisen Ehun Mila Semeak deiturikoa, Espainia inbaditu zuen eta Fernando VII.ak botere absolutua berrezarri zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.