Kontzeptu Politiko eta Instituzionalak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,84 KB
Demokrazia
- Herri subiranotasuna
- Estatuko hiru aginteen zatiketa edo banaketa
- Aniztasun ideologiko eta politikoa
- Hauteskunde aske eta anitzak egitea
- Estatuaren agintea eta gobernuaren jarduerak legeek mugatzen dituzte.
(Adibidez: Espainia, Frantzia)
Diktadura
- Subiranotasuna pertsona bakarrean
- Ez dago aniztasun politiko eta ideologikorik
- Ez dago hauteskunde askerik
- Aginte banaketa ez da errespetatzen.
(Adibidez: Espainia frankismo garaian)
Errepublika
Estatuko burua presidentea da, eta kargua herritarrek hautatzen dute aldian behin egindako hauteskundeetan.
(Adibidez: Frantzia)
Monarkia parlamentarioa
- Subiranotasuna herrian bakarrik oinarritzen da.
- Erregearen aginteak sinbolikoak dira.
Estatu zentralista
- Erabakiak lurralde osorako hartzen dira.
- Lurralde-zatiketak aginte zentralak izendatutako pertsonek gobernatzen dituzte.
(Adibidez: Frantzia)
Estatu deszentralizatua
- Erabakiak hartzeko ardura lurralde agintarien artean banatuta dago.
- Bertako kideak herriak hautatzen ditu.
(Adibidez: Espainia eta Alemania)
Sufragio unibertsala
Adinez nagusi diren herritar guztiek botoa emateko eskubidea edukitzea, inor baztertu gabe (adibidez, arraza, sexu, erlijio, pentsamolde, aberastasun, lanbide edo heziketa mailagatik).
(Adibidez: Espainiako hauteskundeak)
Konstituzioa (1978ko abenduaren 6a)
Espainiako estatuko antolaketa politikoa arautzen duen oinarrizko legea da. Herritarren eskubideak eta eginbeharrak jasotzen ditu, baita estatuko erakundeen funtzionamendua ere.
(Adibidez: lan bat izateko eskubidea, bizitzeko eskubidea)
Estatutua (1979)
Erkidego bakoitzaren autogobernua arautzen duen oinarrizko legea da. Erkidegoaren izena, lurraldeen mugak, erakundeak eta bereganatutako eskumenak edo eginkizunak jasotzen ditu.
Erromako Ituna (1957)
Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zen. Helburua kideen artean merkataritzako mugak eta aduana-zergak kentzea eta merkatu bateratua sortzea zen. Hasieran Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Herbehereak eta Italia elkartu ziren.
Maastrichteko Ituna (1992)
Europako Ekonomia Erkidegoak (EEE) izenaren ordez Europar Batasuna (EB) izena hartu zuen. Estatu kideetako gobernuen arteko lankidetzarako beste modu batzuk sortu zituen. Ekonomia eta Diru Batasuna sortu zen (Euroa sortu zen, hasieran 15 herrialdek bakarrik erabiltzen zuten, eta Europako Banku Zentrala sortu zen).
Espainia 1986an elkartu zen Europar Batasunera.