Sokrates, Sofistak eta Platonen Filosofiaren Oinarriak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

Sokrates eta Sofisten arteko ezberdintasunak

Sokratesek eta sofistek era desberdinetan pentsatzen dute:

Sokratesen metodoa eta etika

Sokratesentzat egia aurkitzea helburu garrantzitsua da eta, horretarako, elkarrizketan aritzen zen bere metodoekin:

  • Ironia: bere solaskidearen aurrean ezjakinarena egiten du, bestea zalantzan jartzeko.
  • Maieutika: solaskideari galderak eginez, egia bere barnetik ateratzen laguntzen dio.

Sokratesek Daimon deritzon jainkoan sinisten zuen. Berarentzat legea beharrezkoa da eta beti bete behar da; horregatik, heriotza-zigorra onartu zuen ihes egin beharrean. Zuzentasunez jokatzea denon onerako dela uste zuen.

Sofisten ikuspegia

Sofistentzat, berriz, egia ezagutzea ez da helburu bat; dirua eta arrakasta lehenesten dituzte. Diskurtsoetan oso trebeak ziren, erretorikaz baliatuz beren ideiak garrantzitsuak balira bezala azaltzen zituzten eta besteak konbentzitzen zituzten. Uste da sofistak agnozentristak zirela eta legeak konbentzionalak zirela defendatzen zutela, talde txikietan adostuak.

Platonen filosofiaren eraginak

Heraklitok, Parmenidesek eta pitagorikoek eragin handia izan zuten Platonengan.

Heraklito eta Parmenides: aldaketa eta egonkortasuna

  • Heraklito: dena etengabe aldatzen ari dela uste zuen, unibertsoaren legearen arabera.
  • Parmenides: ezer ez dela aldatzen defendatzen zuen; izatea betierekoa, aldaezina eta bakarra da.

Platonek bi ikuskera horiek uztartu zituen bere teorian, mundu sentigarria (aldakorra) eta ideien mundua (aldagaitza) bereiziz.

Pitagorikoen eragina: dualismo antropologikoa

Pitagorikoek dualismo antropologikoa defendatzen zuten: gorputza eta arima bereizten zituzten. Pertsona bat hiltzean, gorputza desegin egiten da, baina arimak bizirik jarraitzen du. Arimaren hilezkortasunak izugarrizko garrantzia du Platonen ezagutzaren teorian.

Entradas relacionadas: