Euskal Literaturaren Historia: XVI. mendetik XX. mendera
XVI. mendea: Euskal Literaturaren Sorrera
Erlijio aldaketak (idazle apaizak nagusi). Bi idazle garrantzitsu:
- Bernard Etxepare: Euskarazko lehen liburuaren egilea, Linguæ Vasconum Primitiæ (errealismoa, bertsolaritza). Nafarroa Beherakoa. Helburua: euskal letrak mundura zabaltzea. 15 olerki, lau gairekin: erlijioa, maitasuna, presondegiko bizipenak eta euskara.
- Joannes Leizarraga: Euskal prosaren sortzailea. Erlijio gaia. Testamendu Berria euskaratzeko agindua jaso zuen. Euskarazko lehen itzulpenen bidez, hizkuntza eredu bat finkatu zuen. Obrak: Jesus Christ Gure Jaunaren Testamendu Berria, Kalendrera eta Abc.
XVII. mendea: Sarako Eskola
Sarako Eskola (Lapurdi, lapurtera klasikoa): Erlijio zereginak eta irakaspenak transmititzea zuten helburu....